{"id":55934,"date":"2026-04-15T09:18:22","date_gmt":"2026-04-15T09:18:22","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/?post_type=entrevistas&#038;p=55934"},"modified":"2026-04-15T09:42:47","modified_gmt":"2026-04-15T09:42:47","slug":"andoni-aldekoa","status":"publish","type":"entrevistas","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/entrevistas\/andoni-aldekoa\/","title":{"rendered":"Andoni Aldekoa"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Andoni Aldekoak, EITBko zuzendari nagusiak, bi ikuspuntutatik hitz egin digu: profesionala eta familiarra. Kide ugariko familiako aita eta Hirukideko bazkidea, kontziliazioari, heziketari eta etxeko ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko gogoeta egin du gertuko eta familia askoren errealitateari oso lotutako elkarrizketa honetan.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong><br>\u201c<strong><em>Nire alabak mundu erabat digitalekoak dira, eta horrek, zalantzarik gabe, aukera eta mehatxu handiak ditu<\/em><\/strong>\u201d<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u201c<strong><em>Heztea, nire ustez, gure alabei ezagutza edukitzeko erreminta-kutxa bat ematea da, baina, bereziki, balioak eta irizpidea eduki ditzaten<\/em><\/strong>\u201d<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hedabide publiko bateko zuzendaria zara edukiak kontsumitzeko eran aldaketa izugarriak gertatzen ari diren unean. Aita zaren aldetik, nola bizi duzu eraldaketa hori etxean ere?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ni ez naiz alarmista; belaunaldi bakoitzak bere gizarte-aldaketei aurre egiten diela uste dut, neureari gertatu zitzaion bezala. Ondotxo dakit nire alabak mundu erabat digitalekoak direla eta mundu horrek, zalantzarik gabe, aukera eta mehatxu handiak dituela. Beste edozein arlotan bezala, kontziente izan eta egon egin behar gara. Orain, nire alabak nerabeak edo helduak direla, nire zeregina laguntzea dela pentsatzen dut, eta ez da erraza puntu egokia aurkitzea.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Erantzukizuneko ardurek agenda oso zorrotzak izan ohi dituzte. Nola kudeatzen duzu lanaren eta familia-bizitzaren arteko oreka?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hainbat hamarkada daramat egoera honetan. Duda gabe, badago etxean ez- egotearen kontu bat, alabek nabaritzen dutena. Gertatzen dena gertatzen dela, saiatzen gara familian egoteko eremu hori izateko une jakin batzuei eusten: astelehenetako tortilla, pare bat asteko oporraldia, familiako bazkariak, etab. Emaztea ere, Nerea, profesionala da eta ni baino presenteago egon da; hark izan du urte askoan eguneroko zama. Hori da egia.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Familia askok denera iristen ez direla sentitzen dute. Zuoi ere gertatzen zaizue? Nola egiten diozue aurre etxean?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Izan ziren urte oso gogorrak, hirurak txikiak zirenean. Jada ez da gauza bera, nork bere egitekoa baitaukagu. Argi dago denera ez zarela iristen, eta guztia erdi kolokan dagoela iruditzen zaizu, baina gauzak aurrera doaz eta etxean oreka aurkitu dugu; ez beti, jakina.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kide ugariko familiako aita izanik, zer ekarpen egiten dizu familia-eredu horrek eta zer eskatzen dizu?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gure kasuan, nahita hartutako erabakia da. Gogorra da, ohitu egiten zara etengabeko ikara horretara, oso zorrotza da, baina zoragarria ere bada. Ardurak estutzen zaitu eta, aldi berean, oso bizirik sentiarazten zaitu. Ez dut imajinatzen, ezta nahi ere, beste familia-mota bat.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta gaur egunetik ikusita, zer uste duzu eman diela zure alabei kide ugariko familia batean hazteak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gure familia-ereduak \u00f1abardura asko ditu. Ziur nago kontu batzuei ezin izan diegula behar bezalako arreta jarri, baina uste dut transmititzen dituen balio guztien oinarrian partekatzea eta elkarbizitza daudela. Dena da aztoratuagoa, baina baita aberatsagoa ere.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Etxean, nola landu duzu pantailaren erabilera zure alabekin?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kontu horrek ez nau asko kezkatzen; arreta handiagoa jartzen diegu haien erreferenteei gailuak erabiltzeko duten moduari baino. Bermatuta dauden edukiak irakur eta ikus ditzatela. Gehien kezkatzen gaituena da ez daitezela erori hutsalkerian, kontsumoan; garrantzitsuena sakontasuna izan dezatela da. Hori asko kostatzen da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Denbora-tarteak mugatzeaz harago, zerk uste duzu dakarrela aldea (eduki-motak, haien ondoan egotea, elkarrizketak\u2026)?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Esan bezala, haien iturriak zein diren. Zalantzarik gabe, etengabe konektatuta egoteak kezka eragiten digu, gauetan ordenagailua dagokion orduan itzal dezatela. Eguneroko borroka da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta ingurune hain lehiakorrean, nola eskain daiteke eduki erakargarria, helarazten den horretan irizpide jakin bat (balioak\u2026) galdu gabe?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Horretan ari gara orain. Kontsumoa asko aldatu denez, erronka nagusia da nola egin zerbitzu publikoa eduki laburragoekin, inpaktu handiagoarekin, unibertsalekin; hau da, euskal gizarte osora iristea, baina gizarte-eraldaketa justurako elementua garelako daukagun erantzukizun-printzipio horrekin.<\/p>\n\n\n\n<p>EITBn ditugun azterlanek esaten digute nerabeak eta gazteak eurak jabetuta daudela sare sozialen kontsumoan duten hauskortasunaz, eta hori oso garrantzitsua da. Nire ustez, arraka horretatik, hain zuzen ere, sar gaitezke Internet ondo erabil dezaten.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ados zaude gaur egun heztea aukeratzen erakustea eta askatasunean heztea dela, kontrolatzen saiatzea baino?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Beti izan da horrela. Heztea, nire ustez, gure alabei ezagutza edukitzeko erreminta-kutxa bat ematea da, baina, bereziki, bizitzan moldatu ahal izateko balioak eta irizpidea eduki ditzaten. Etapa bakoitzak bere helburua duela uste dut eta, esan bezala, orain 17, 20 eta 22 urteko alabekin egin beharreko lana laguntzea eta, edozer gertatuz gero, beti hor egotea dela pentsatzen dut.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kutxa horretan, zein egon behar dira nahitaez eta zein dira inportanteenak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a><\/a>Balioekin, heziketarekin eta, batez ere, autonomia eta segurtasunarekin zerikusia duten guztiak. EZ dira kontu errazak erabateko hauskortasun- eta nahaste-unean, gazteengan hainbeste eragin dituen horretan. Nire belaunaldian, familia, heziketa eta lagunak izan ziren erreferenteak; orain, aldiz, guztiz desberdina da. Askoz ere arrisku gehiago dituzte ingurunean; horrexegatik da familiaren zeregina garrantzitsuagoa, eta litekeena da bestelako eginkizuna, eta zabalagoa, bete behar izatea.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img decoding=\"async\" width=\"1200\" height=\"900\" src=\"https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-1200x900.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-55918\" style=\"width:422px;height:auto\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-1200x900.jpg 1200w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-700x525.jpg 700w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-300x225.jpg 300w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-768x576.jpg 768w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2-640x480.jpg 640w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/04\/Andoni-Aldekoa-2.jpg 2016w\" sizes=\"(max-width: 1200px) 100vw, 1200px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Eta gazteei buruz ari garela, askotan aipatzen da haien bizi-lehentasunak aldatzen ari direla eta familia osatzeak edo seme-alabak izateak jada ez duela lehen zuen tokia. Nola interpretatzen duzu aldaketa hori eta zer eragin izan dezake, zure ustez, gizartean? Usoa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gazte horiek, modu kolektiboan, geuk sortu ditugu. Ez diezaiegun erantzukizuna egotzi, erantzukizuna geurea da. Nik konfiantza dut belaunaldi horretan; gazte gehienek, forma desberdinekin bada ere, gure balio berak izaten jarraitzen dute. Ziurgabetasuna eta aldaketa erabatekoak diren une bati aurre egitea egokitzen ari zaie, eta haientzat ez da batere erraza. Oso zorrotzak gara haiekin eta oso adeitsuak, aldiz, geure buruarekin.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Zure iritziz, zer elkarrizketa ez lirateke faltatu beharko gaur egun familietan?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Maitasuna, horixe da garrantzitsuena. Horrek eraikitzen ditu pertsona seguru eta indartsuak. Badakitenak beti izango dutela nori heldu edo non erori gauzak gaizki doazenean. Dena ondo doanean, ez diogu garrantzirik ematen. Arazoak sortzen direnean, ordea, frogatuta dago funtsezko sarea dela.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hirukideko bazkidea zaren aldetik, zer balio ematen diozu elkarteak familiei laguntzeko egiten duen lanari?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Lehenik eta behin, indibidualismo sozialeko garai honetan familia balioesteko mezu soziala da, eta, bigarrenik, familiei gai eta egoera garrantzitsuei aurre egiten laguntzen dieten elkarrizketak sortzekoa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Zure ustez, erakundeak eta gizarteak oro har behar bezala erantzuten diete familien beharrei? Zer iruditzen zaizu egin litekeela hobeto?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Une honetan, gizarte-aldaketa hain da sakona, ezen zaila den gizarte-aldaketa handi guztiei erantzutea, hala nola zahartzeari, immigrazioari, familia-ereduaren aldaketari, adinekoen mendekotasunari eta abarri. Nire ustetan, une honetan, gure politikek eta gizarte zahartuaren kontzientziak gazteei begiratu behar diete. Belaunaldien arteko kontratua egon behar da politikak gazteei bideratzeko, eta horrek, agian, beste kolektibo batzuk gizarte-politiken erdigunean gutxiago egotea ekarri behar du berekin.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Azkenik, zure aitatasun-esperientzian oinarrituta, zer esango zenieke gazteei haien etorkizun hurbila gogoan?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Nire esperientzia kontuan hartuta, esan diezaieket bizitzako akatsak eta estropezuak gainditu egiten direla. Orain bizi izaten ari diren unea funtsezkoa dela eta, batik bat, ez dezatela egin hautsitako bizitzetan sartuko dituen akatsik. Esperimentatzeko, probatzeko, bizitza ikertzeko garaia da, baina muga batzuekin eta garrantzitsuena zer den jakitun egin behar da. Eta nik nire alabei beti esan izan diet hauxe: \u201cZerbait gertatzen bada, arazoren batean sartu bazara, lehen deia etxera. Beti egongo gara hemen\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EiTBko zuzendari nagusia<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":55921,"parent":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categoria":[19],"class_list":["post-55934","entrevistas","type-entrevistas","status-publish","has-post-thumbnail","hentry","categoria-pertsona-ospetsuen-elkarrizketak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/55934","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/entrevistas"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=55934"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/55934\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":55941,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/55934\/revisions\/55941"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/55921"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=55934"}],"wp:term":[{"taxonomy":"categoria","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categoria?post=55934"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}