{"id":42505,"date":"2024-01-03T08:32:57","date_gmt":"2024-01-03T08:32:57","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/actividades\/taller-desconecta\/"},"modified":"2024-01-03T08:34:52","modified_gmt":"2024-01-03T08:34:52","slug":"taller-desconecta","status":"publish","type":"actividades","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/actividades\/taller-desconecta\/","title":{"rendered":"(Des)CONECTA tailerra"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Azken plazak zuen seme-alabek (Des)CONECTA -\u201cCon\u00e9ctate contra la tecnoadicci\u00f3n\u201d <\/strong>&nbsp;tailer hezigarrian izena emateko. 10 eta 18 urte bitarteko gazte eta nerabeentzat antolatua, <strong>ordubeteko saioan teknologiaren erabilera osasungarri, positibo eta arduratsua <\/strong>sustatzen da, eta parte-hartzaileek pantailekiko mendekotasunak beren osasun fisiko eta mentalari ekar diezazkiokeen arriskuen berri jasotzen dute, besteak beste: lo egiteko arazoak, antsietatea, kontzentraziorik eza, gehiegizko estimulazioa, aldarte-aldaketak eta gizarte-isolamendua.<\/p>\n\n\n\n<p>Tailerrean, zein mendekotasun-mota sor daitezkeen azaltzen da, adibidez: <strong>nomofobia<\/strong>, sakelakoari mezu berriren bat jaso ote dugun ikusteko etengabe begiratzea; <strong>vamping<\/strong>-a, lotara joateko orduan, baita goizaldean ere, eskuko telefonoetara, sare sozialetara edo pantailetara konektatuta jarraitzeko beharra; edo <strong>phubbing<\/strong>-a, gure ordenagailuan, tabletan, sakelako telefonoan\u2026 gertatzen ari den guztia jakin beharragatik gure inguruko pertsonei jaramonik ez egitea.<\/p>\n\n\n\n<p>Tailer hauei esker, zuen seme-alaba gazte eta nerabeek pantailak gehiegi erabiltzeak gaixotasun mental edo fisikoak sor ditzakeela ulertu eta jakin ahal izango dute. <strong>FOMO<\/strong> sindromea, kasurako, pantailetatik kanpo beste zerbait egin bitartean Interneten edo sare sozialetan dagoen zerbait dibertigarria edo garrantzitsua ez ikusteko beldurra, hain zuzen ere, antsietatea eta estresa eragiten duena.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrez gain, zuen seme-alabek gailuetako eta sare sozialetako<strong> deskonexio digitalerako funtzionaltasunak eta tresnak erabiltzen ikasiko dute<\/strong>, konektatuta ematen duten denboraz ohar daitezen eta haien erabilera hobeto kudeatzen ikas dezaten.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Adina<\/strong>: 10-18 urte<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Data<\/strong>: uztailak 15, larunbata, edo irailak 9, larunbata (eguna erabakitzeko)<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Ordutegia<\/strong>: 11:00 \u2013 12:00<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Formatua<\/strong>: online<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Prezioa<\/strong>: doan<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Izena emateko epea:<\/strong> tailerrean izena emateko epemuga <strong>UZTAILAREN 12A, ASTEAZKENA, <\/strong>izango da.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/5cm4u.r.a.d.sendibm1.com\/mk\/cl\/f\/K-sV8r3gbAjjjWyfXjOf2GQmZygp7uipajgDPm8khWU4FWTTOAIL6EOW_GX_GzYSFjpr0FD9b5n65h5CLSOvLnmxY4WIT-pOWw-5EnRT7KDpEoHGARce4t07WI6NXihJhKHk3GUFz1q1wqZoFX27d6C9qNfaSpSFX1kfQ82tDYwpWmgoUm1KWscmd_R6J7XMTZOuNPBUYj6M3CwXx-bzPCDeyjq6iSGz5ew6f2ED6PmgTkj4nXMc1-jbKgpBDLc2WByJ0WU6VG2zTmE9bCP2jRtJbCI95pHQKe0EkgnzEn4\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><strong>EMAN IZENA<\/strong><\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Zalantzarik baduzue edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzue, idatzi&nbsp; <a href=\"mailto:hirugazte@hirukide.com\">hirugazte@hirukide.com<\/a> helbidera edo deitu 945 25 36 02 \/ 688 72 89 31 zenbakietara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken plazak zuen seme-alabek (Des)CONECTA -\u201cCon\u00e9ctate contra la tecnoadicci\u00f3n\u201d &nbsp;tailer hezigarrian izena emateko. 10 eta 18 urte bitarteko gazte eta nerabeentzat antolatua, ordubeteko saioan teknologiaren erabilera osasungarri, positibo eta arduratsua sustatzen da, eta parte-hartzaileek pantailekiko mendekotasunak beren osasun fisiko eta mentalari ekar diezazkiokeen arriskuen berri jasotzen dute, besteak beste: lo egiteko arazoak, antsietatea, kontzentraziorik eza, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":42502,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-42505","actividades","type-actividades","status-publish","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actividades\/42505","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actividades"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/actividades"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=42505"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actividades\/42505\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/42502"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=42505"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=42505"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}