Ezagut itzazue arrantza-tradizioaren sekretuak ur gaineko MATER museo bitxira joanda. Artisau-arrantzari eskainitako ontzi zaharra da, non euskal arrantzaleek bertan egiten zuten bizimodua, hegaluzea arrantzatzeko haien teknika selektiboa eta ontziaren berezitasunak ezagutu ahal izango dituzuen. Bisitaren baitan, hegaluze-mokadua eta txakolina eskaintzen dira.

MATER izan zen hegaluzea arrantzatzeko eraikitako azken ontzia, 1990ean, eta bere baitan ontzi tradizionalen antzinako egitura dauka; arrantza-teknika adeitsuekin batera, Euskal Herriko itsas kulturaren adibide ezin hobea da. Ontziaren jatorrizko instalazioei eta upategiak erakusketa-gune gisa atondu izanari esker, bisitariak Kantauri itsasoko arrantzaren mundu ezezaguna ezagutu ahal izango du, eta bertatik bertarako esperientzia ahaztezina bizi.

Edozein unetan arrantzara aterako balitz bezala kontserbatuta dagoenez, MATER bisitatzen duenak jakingo du nola bizi diren gure arrantzaleak, zein kalatara joaten diren, zein teknika baliatzen dituzten… Ontzian barrena ibilbide gidatua eginez, gure itsas historiaren zati baten berri jasoko dugu, eta orain arte izandako bilakaera zein egungo arazoak azalduko dizkigute.  Ontzi barruko usain gazia arnastea edo olatuak kroskoaren kontra nola puskatzen diren sumatzea esperientzia aparta da, eta, orain, denon eskura dago.

Lekua: Arraunlari kalea z.g. 20110 Pasaia

Ordutegia, uztaila eta abuztua
Bisita gidatuak:
– Asteartetik larunbatera: Txandak 11:00etatik 18:00etara.
– Igandeak eta jaiegunak: Txandak 11:00etatik 13:00etara.
Bisita gidatuak + jolasak:
– Asteartetik larunbatera: 18:00etatik 19:30era.
(Hobe da erreserbatzea)

Prezioa:
– Bisita gidatua: 7 euro
– Bisita gidatuak + jolasak: 9 euro

Harremanetarako: 619 814 225. info@matermuseoa.com

Informazio gehiago: http://www.matermuseoa.com/index.php

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/museo_MATER_1.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/museo_MATER_1-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdiasin-categoria
Ezagut itzazue arrantza-tradizioaren sekretuak ur gaineko MATER museo bitxira joanda. Artisau-arrantzari eskainitako ontzi zaharra da, non euskal arrantzaleek bertan egiten zuten bizimodua, hegaluzea arrantzatzeko haien teknika selektiboa eta ontziaren berezitasunak ezagutu ahal izango dituzuen. Bisitaren baitan, hegaluze-mokadua eta txakolina eskaintzen dira. MATER izan zen hegaluzea arrantzatzeko eraikitako azken ontzia, 1990ean,...