
Ur Gaineko Zirkua (Alegría zirkua)
Ur Gaineko Zirkuan, ikusleek lehen aldiz gozatu ahal izango dute 3Dko ozeano holografiko batez. Teknika berritzaile horri esker, laser proiektagailuen bidez, itsasoko hamar bat animalia agertokian izango dira, artistekin batera, emanaldian. Hala, marrazoek, baleek, izurdeek eta itsasoko beste animalia batzuek publikoa harritu eta bai harekin bai Alegría Zirkuko kideekin interakzioan jardungo dute. Holograma distiratsuak dira, 360 gradutan eta sakontasunez ikusi ahal izango direnak.
Ikusleek 24.000 litro urez betetako igerileku bat ezohiko zirku-pista bihurtuta ikusiko dute. Bertan, 40 artistak baino gehiagok “arrisku handiko ikuskizun zirraragarriak” eskainiko dituzte.
Lekua: Bilboko zezen-plaza
Datak: martxoaren 18tik apirilaren 3ra
Ordutegiak: kontsultatu sarrerak erostean
Hirukideko bazkideentzako deskontua: webgunean jada erabilgarri diren deskontuetan % 10eko gehigarria.
Nola eskatu deskontu-kodea?: Hirukideri adierazitako helbide elektronikoa hemen idatziz.
Informazio gehiago: www.circoalegria.es
https://hirukide.com/eu/ur-gaineko-zirkua-alegria-zirkua/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/circo-agua.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/circo-agua-300x300.jpgFamilia aisialdia