Jada irekitzear da 2018-2019an unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzen eskaera aurkezteko epea. EHAAn diru-laguntzen agindua argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, 2018ko uztailaren erdialdera ziurrenik. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden zentroetan matrikulatutako ikasleentzat, urriaren 1ean amaituko da epea, eta, EAEtik kanpo matrikulatutakoentzat, urriaren 15ean.

Bada berrikuntza bat: aurten, familia ugariagatiko kenkariak handitu egingo dira apur bat (% 5). Horrela, kategoria orokorreko familia ugarien kasuan, kenkaria 500 eurokoa izatetik 525 eurokoa izatera iragango da, etxean bizi den anaia edo arreba bakoitzeko (eskatzailea barne). Kategoria bereziko familien kasuan, kenkariaren zenbatekoa ere handitu egingo da, 765 eurotik 800 eurora, zehazki.

Honako lotura honetan aurkituko dituzue informazioa, baldintzak eta inprimakiak HEMEN.

 

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/becas_estud_univers.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/becas_estud_univers-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Jada irekitzear da 2018-2019an unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzen eskaera aurkezteko epea. EHAAn diru-laguntzen agindua argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, 2018ko uztailaren erdialdera ziurrenik. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden zentroetan matrikulatutako ikasleentzat, urriaren 1ean amaituko da epea, eta, EAEtik kanpo matrikulatutakoentzat, urriaren 15ean. Bada berrikuntza...