
Jai atsegina Donostian
Ekainaren 16an, igandean, gure 21. Familia Jardunaldia egin genuen, Donostian, eta, beste behin ere, eguraldi ederra izan genuen egun osoan. Aurten ere, gure kokalekua Sagues zabalgunea izan zen, Zurriolako hondartzaren ondoan, eta hala nagusiek nola txikiek antolatu ziren jarduera, tailer eta ikuskizun guztiekin gozatzeko aukera izan zuten.
DYA-k antolatuta, bihotzbiriketako bizkortzearen gaineko tailer bat izan genuen, bai eta zumbari eskainitako beste bat ere, tailerren artean. Free Surf Eskolaren eskutik, surfa egiten ikasten hasteko eskola bete egin zen berriro, eta, egun osoan, gainerako jarduerak eta jolasak ere partaidez gainezka egon ziren. Fotoprix-en familientzako photocall-ak arrakasta handia izan zuen, bai eta Lacturale-ren dastaketak ere.
Aurten jaurnaldian zehar lagundu ziguten Pequeño Deseo Fundazioak, Mary´s Meal GKE-K, eta Agifes eta DYA elkarteak. Horiek tailerrak oso dibertigarriak antolatu zituzten.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen seme-alabekin disfrutatzera hurbildu zineten familia guztioi, bai eta urtero beren babesa erakusten diguten instituzio, entitate eta erakunde laguntzaileei ere; izan ere, beraiek gabe ezinezkoa izango zen jardunaldia antolatzea.
https://hirukide.com/eu/una-agradable-fiesta-en-donostia-san-sebastian/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/06/Hirukide-fiesta-donosti.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/06/Hirukide-fiesta-donosti-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak