Udalekuak Aldundietan

Udalekuak Aldundietan

Martxoa eta apirila bitartean, hiru foru-aldundien “Udalekuak 2020” programan izena emateko aukera dago. Gogoratu Arabako eta Bizkaiko kide ugariko familiek % 30eko deskontua duzuela ordainketan, eta Gipuzkoakoek, berriz, % 30 eta 50 bitartekoa, kategoria orokorrekoak edo berezikoak zaraten.

Zuen seme-alaben izenak eman nahi izanez gero, adi datei:

BIZKAIA
Martxoaren 12tik 27ra

Hartzaileak: 2007 eta 2013 bitartean jaioak.
Eskaera: Eskaerak online baino ez dira egingo, Egoitza Elektronikoan. Horretarako, nortasun elektronikoa eduki beharra dago: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digital bat.
Epea: martxoaren 12ko 13:30etik martxoaren 27ra arte.
Zozketa: apirilak 27.
Informazio gehiago: https://web.bizkaia.eus/es/udalekuak

 

GIPUZKOA
Martxoaren 16tik 24ra

Hartzaileak: 2007 eta 2013 bitartean jaioak.
Eskaera: udal-bulegoak, Internet eta Udako Programen Bulegoan (Anoeta 28).
Epea: martxoaren 16tik martxoaren 24ra.
Zozketa: martxoak 30.
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/gazteria/programas/actividades-de-verano/udalekuak

 

ARABA
Apirilaren 2tik 10era

Izena WEBGUNEAREN bidez baino ezin da eman.
Hartzaileak: 2007 eta 2013 bitartean jaioak.
Eskaera: Gazteriaren Foru Erakundearen webgunea.
Epea: apirilaren 2tik 10era.
Zozketa: apirilak 15.
Informazio gehiago: https://www.araba.eus/cs/Satellite/Juventud/es_ES/inicio/jovenes/actividades-y-programas/udalekuak/informacion-general