
Udalekuak, bertan behera
Koronabirusarekin kutsaturikoen kopuruak gora egin duela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek erabaki zuten, joan den uztailaren erdialdera, udaleku publiko guztiak bertan behera uztea udararen gainerakoan. Hirukidek ulertzen du, neurri batean, erabaki hori hartu izana, baina sentitzen dugu milaka familiarentzat beste eragozpen bat izatea.
Hiru aldundiek udalekuak bertan behera uztea erabaki zutenean, behin eta berriro eskatu genion Eusko Jaurlaritzari seme-alabak zaintzeko laguntzak hedatzeko eta malgutzeko, asko baitira eszedentziak, murrizketak edo telelana baliatu ezin dituztenak. Orain, udalekuak bertan behera lagata, are familia gehiagok izango dituzte zailtasunak.
Espero dugu gobernu berriak familien egoerarekiko sentsibilitatea agertzea eta beharrezko neurriak hartzea haiei udararen gainerakoan laguntzeko, bai eta haurrak eskolara itzultzerakoan ere, horri dagokionez ere ziurgabetasun handia baitago.
https://hirukide.com/eu/udalekuak-bertan-behera/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/07/udalek.pnghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/07/udalek-300x300.png