Gasteiztik gertu, Iruña Okako kontzejuan, historiaz blaitutako herri bat aurkituko dugu, herri lasai bat, bista izugarriak dituena. Halako harmonia bikain batean biltzen ditu natura eta ingurunea, sentipen berezi-bereziak sortuz. Herri txiki honetan (ez da 300 biztanlera iristen) ugaldu egiten da biztanleria asteburuetan, askok jotzen baitute herri horretara bisitan, bertako zubi famatua ikusi eta gurutzatzeko gogoz.

Zubi famatuaren ondoan, Santa Katalina komentuaren hondakinak eta Santiago Apostoluaren Parrokia nabarmentzen dira. Edonork aukeran duen bisita da, udalerri hau nahiko gertu baitago eta abagune ederra eskaintzen baitu familian egun ederra pasatzeko.

 

Lekua: Tresponde (Araba)

Ordutegia: irekita

Prezioa: doan

Informazio gehiago: http://volandovoyviajes.es/trespuentes-alava-pais-vasco/

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/trespuent-1024x768.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/trespuent-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Gasteiztik gertu, Iruña Okako kontzejuan, historiaz blaitutako herri bat aurkituko dugu, herri lasai bat, bista izugarriak dituena. Halako harmonia bikain batean biltzen ditu natura eta ingurunea, sentipen berezi-bereziak sortuz. Herri txiki honetan (ez da 300 biztanlera iristen) ugaldu egiten da biztanleria asteburuetan, askok jotzen baitute herri horretara bisitan, bertako...