Antzerki-denboraldi berri honetan, Gasteizko Udalarekin dugun akordioarekin jarraituko dugu, zeini esker bost sarrerako hiru sorta uzten dituen udalak gure esku, familia giroan izaten diren antzerki eta musika saio bakoitzerako.

Aurreko denboraldietan egin bezala, bazkide diren familien artean zozkatuko ditugu sarrera horiek. Otsailean izango diren hiru saioetarako izango da lehen zozketa, eta, parte hartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar diguzue helbide honetara: concurso@hirukide.com; gure webguneko inkestako galdera zein den esan beharko diguzue (erantzuna bidaltzera ere animatu nahi zaituztegu). Mezua helarazten diguten familien artean, zozketa egingo dugu urtarrilaren 19an, eta, saria egokitu zaienei jakinarazteaz gain, Facebookeko gure orrialdean ere adieraziko dugu zein diren saridunak.

Ikus egitaraua eta sarrerak eta familia-abonamendua erosteko epeak (esteka).

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/teatro-princip.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/teatro-princip-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Antzerki-denboraldi berri honetan, Gasteizko Udalarekin dugun akordioarekin jarraituko dugu, zeini esker bost sarrerako hiru sorta uzten dituen udalak gure esku, familia giroan izaten diren antzerki eta musika saio bakoitzerako. Aurreko denboraldietan egin bezala, bazkide diren familien artean zozkatuko ditugu sarrera horiek. Otsailean izango diren hiru saioetarako izango da lehen zozketa,...