Gasteizko Udalarekin dugun akordioari jarraiki, bost sarrerako hiru sorta ditugu “Soinuekin jolasean” antzezlana ikusteko. Emanaldia apirilaren 22an izango da, Principal Antzokian.

Aurrekoetan bezala, familia bazkideen artean zozkatuko ditugu sarrerak. Zozketan parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar diguzue helbide honetara: concurso@hirukide.com; bertan, esan beharko diguzue zein den gure lehenengo Prestakuntza Hitzaldiaren izenburua, zeina martxoan eta hiru hiriburuetan egingo den. Horrekin batera, adierazi zuen deiturak eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Mezua helarazten diguzuen familien artean egingo dugu zozketa, martxoaren 20an. Saria egokitu zaienei jakinarazteaz gain, gure Facebookeko orrialdean ere argitaratuko dugu:

 

“Soinuekin jolasean”

Tokia: Principal Antzokia. Gasteiz.
Eguna: apirilaren 22a.
Ordua: 18:00etan.
Gomendatutako adina: 6 eta 12 urte bitartean.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/familian_soinuarekin.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/familian_soinuarekin-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Gasteizko Udalarekin dugun akordioari jarraiki, bost sarrerako hiru sorta ditugu “Soinuekin jolasean” antzezlana ikusteko. Emanaldia apirilaren 22an izango da, Principal Antzokian. Aurrekoetan bezala, familia bazkideen artean zozkatuko ditugu sarrerak. Zozketan parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar diguzue helbide honetara: concurso@hirukide.com; bertan, esan beharko diguzue zein den gure lehenengo Prestakuntza Hitzaldiaren...