
Gabonetako otzaren zozketa
Abenduaren 22an, asteazkenean, Gabonetako otzaren gure zozketa tradizionala egingo dugu, EROSKIren laguntzari esker . Aurten ere, Gabonetako Loteriako bonboak lagunduko digu familia irabazleak hautatzen, saritutako dezimoen digituak Hirukideko bazkide-txartelaren zenbakiekin bat eginda. Oraingoan, zozketa are apartekoagoa izango da, 3 otzara banatuko ditugulako lurralde bakoitzean (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Hala ere, osasun-egoera dela eta, saria 150 euroko ordainketa izango da, zeina familia irabazle bakoitzaren EROSKI Klub txartelean sartuko den.
Emaitza telefonoz jakinaraziko diegu familia irabazleei ondorengo egunetan, eta gainerako bazkideek hurrengo newsletterrean eta aldizkarian ezagutuko dute.
Zozketaren oinarri guztiak esteka honetan.
Eskerrik asko, EROSKI Klub.