Azken egunak dira gure udaberriko familiarteko txangoan izena emateko. Mendaro eta ingurumarietara joango gara hainbat jarduera egitera, eta familiarekin gozatzeko egun bikaina eta atsegingarria izango da.

Txokolatea, mendi-ibiliak eta paintballa. 

Mendaro eta ingurumarietara egingo dugu Hirukideren hurrengo familiarteko txangoa. Bertan, nagusi zein gazteentzako plan biribilaz gozatuko dugu.

Goizez Mendaroko Saint Gerons txokolate-fabrika bisitatuko dugu, eta, ondoren, inguruetatik mendi-ibiliak egingo ditugu.

Eguerdian, Lasturren bazkalduko dugu. Hantxe, abentura-gune bat, jatetxe bat eta frontoi bat daude,  baita janaria etxetik eraman nahi duten familientzako piknik-eremu bat ere.

Bazkalostean, nahi duenak bi aukera izango ditu: Paintaballean jokatu ala talo-tailerra egin eta errota bisitatu.

EGITARAUA, ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK:

Goizez

  • 11:30ean. Bisita Mendaroko Saint Gerons Txokolate Fabrikara (20 minutuko iraupena). Gunean aldi berean lagun-kopuru jakin bat sar daitekeenez, bisita-txandak antolatuko dira.
  • 12:00etan. “Kilimon Harana” mendi-ibilietarako ibilbidea (7 bat kilometro, ordu eta laurden). Bailara eder eta babesgabea da..
  • 13:30ean. Bazkaria: Lastur Taberna Jatetxea (San Nikolas plaza 5. Lastur).

Umeentzako menua: 12 € (makarroiak, oilasko errea, postrea eta ura).

Helduentzako menua: 15 € (entsalada mistoa, oilasko errea, postrea eta edaria (ura, ardoa edo sagardoa).
(Prezio biek ez dute barne hartzen ez freskagarririk ez kaferik).

– Ogitartekoa + edaria: 7 €.

– Etxetik ekarritako janaria: piknik-eremua dago jatetxearen ondoan.

 

Arratsaldez

  • 15:30etik-17:00etara. Talo-tailerra + Errotako bisitaldia (gurasoek zein seme-alabek har dezakete parte. Iraupena: 90 minutu). Prezioa: 5 € laguneko.
  • 15:30etik-17:30era. Paintball Denbaventura Jarduera. Lastur Behea auzoa 8 (iraupena: 2 ordu). Prezioa: 14 € laguneko (buzoa barne). Parte hartzeko gutxieneko adina: 8-9 urte.

Joateko asmoa baduzue, hirukide@hirukide.com helbidera idatz diezagukezue. Familiaren deiturak, parte-hartzaile kopurua, egin nahi duzuen/dituzuen ekintza/k eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi behar dizkiguzue. Animatu, pertsona-kopurua mugatua da eta!

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/Salida_mendaro.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/Salida_mendaro-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Azken egunak dira gure udaberriko familiarteko txangoan izena emateko. Mendaro eta ingurumarietara joango gara hainbat jarduera egitera, eta familiarekin gozatzeko egun bikaina eta atsegingarria izango da. Txokolatea, mendi-ibiliak eta paintballa.  Mendaro eta ingurumarietara egingo dugu Hirukideren hurrengo familiarteko txangoa. Bertan, nagusi zein gazteentzako plan biribilaz gozatuko dugu. Goizez Mendaroko Saint Gerons txokolate-fabrika...