
Familia-irteera Pozalaguako Kobazulora eta Karpin Faunara
Udaberria iristen denean, urteko gure lehen familia-irteera egingo dugu, martxoaren 27an, igandean. Oraingoan, Pozalaguako Kobazulora, Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio Zentrora eta Karpin Faunara joango gara, Karrantzako bailaran (Bizkaia).
Ezinbestekoa da izena ematea. Kobazuloa eta Interpretazio Zentroa bisitatzeko plazak agortuta daude, baina Karpin Faunan eguerdiko eta arratsaldeko planerako geratzen dira.
PROGRAMA:
11:15 Pozalaguako Kobazuloko aparkalekuan elkartuko gara
11:30 1. bisita kobazulora / Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Agortutako plazak).
12:30 2. bisita kobazulora / Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Agortutako plazak).
- Baimendutako gehieneko bisitari-kopurua dela eta, bi talde egingo ditugu, txandaka kobazuloa eta Interpretazio Zentroa bisita dezaten.
- Kobazuloa ez dago egokituta, beraz, ezin da errubera aulkiekin ezta haurtxoen orgarekin sartu (hobe da haurrak soinean eramatea, horretarako motxila batean). Adingabeak heldu batekin egon beharko dira une oro.
13:40 Karpin Faunara joango gara.
14:00 Bazkaria Karpin Faunan (taberna-jatetxean edo etxetik ekarritakoa merenderoan).
14:30 Bisita librea Karpin Faunan, doako autogidekin.
- Karpin Fauna animalia basatien harrera-zentroa da, eta dinosauro-espezie deigarrienen tamaina naturaleko erreprodukzioak ere baditu.
- Egokituta dagoenez, edozein orgarekin sar daiteke. Gainera, haurrentzako bi gune ditu.
17:00 Jardueraren amaiera
PREZIOAK:
Plan osoa (kobazuloa, Interpretazio Zentroa eta Karpin Fauna):
- 8 urtetik beherakoak: doan.
- 8 eta 15 urte bitartekoak: 6 €
- 16 urtetik gorakoak (helduak barne): 10 €
Goizez bakarrik (kobazuloa eta Interpretazio Zentroa):
- 8 urtetik beherakoak: doan.
- 8 eta 15 urte bitartekoak: 2 €
- 16 urtetik gorakoak (helduak barne): 3 €
Arratsaldez bakarrik (Karpin Fauna):
- 8 urtetik beherakoak: doan.
- 8 eta 15 urte bitartekoak: 4 €
- 16 urtetik gorakoak (helduak barne): 7 €
Hirukiderekin erregistratuta daukazuen kontu korrontearen bidez egingo da kobrantza.
OHARRA:
– Ez ahaztu igande goizaldean ordua aldatuko dela (02:00etan 03:00ak izango dira).
– Gogoan izan Pozalaguako Kobazulotik eta Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio Zentrotik Karpin Faunarako bidaia 20 minutu ingurukoa dela, mendiko errepidean zehar.
IZENA EMATEKO INPRIMAKIA ESTEKA (nahitaezkoa)
https://hirukide.com/eu/salida-familiar-a-la-cueva-de-pozalagua-y-karpin-fauna/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/01/Cuevas-Karpin-1024x456.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/01/Cuevas-Karpin-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak