Lehorretik ikusita, tokiaren edertasuna paregabea da; bada, itsasotik, are ikusgarriagoa da. Gure proposamena da ontzi-ibilbidea Bermeo herri arrantzalean hastea eta Euskal Herriko Kostaldeko zatitxo horretako uretan zehar jarraitzea. Paraje horretan, antzina, kortsarioak eta piratak ibiltzen ziren, eta gure historiako ontzi-borroka garrantzitsuak gertatu izan dira.

Matxitxako lurmuturra atzean utzita, Gaztelugatxeko irla agertuko zaigu begien parean. Lurrera zubi batez eta 200 eskailera-mailaz baino gehiagoz lotuta, San Juani eskainitako baseliza bat dago tontorrean; inguruko arrantzaleek debozio sakona diote santuari, eta hainbat erritu eta kondairaren protagonista da. Ontzitik, Gaztelugatxeren edertasuna miretsi ahal izango dugu, gutxik goza dezaketen pribilegioa.

Ibilbideak hauxe du barne:
Ontzi-ibilbidea: Bermeo – Matxitxako lurmuturra – Akats haitza – Gaztelugatxe – Bermeo. Audiogida

Iraupena: ordubete inguru
Lekua: Nardiz Tar Benanzio Kaia. Bermeo.

Ordutegia, uztailean eta abuztuan:
– Asteazken, ostegun eta larunbatetan, irteera 12:00etan.
– Ostiral eta igandeetan, irteera 18:00etan.

Prezioa: 12 euro

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/visit_barco_SJGazte.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/visit_barco_SJGazte-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Lehorretik ikusita, tokiaren edertasuna paregabea da; bada, itsasotik, are ikusgarriagoa da. Gure proposamena da ontzi-ibilbidea Bermeo herri arrantzalean hastea eta Euskal Herriko Kostaldeko zatitxo horretako uretan zehar jarraitzea. Paraje horretan, antzina, kortsarioak eta piratak ibiltzen ziren, eta gure historiako ontzi-borroka garrantzitsuak gertatu izan dira. Matxitxako lurmuturra atzean utzita, Gaztelugatxeko irla...