Gogoratu nahi dizuegu bai jaiotzengatiko diru-laguntzak bai udal-hobari asko urtero eskatu behar direla. Udal gehienetan, ezinbestekoa da ezarritako epea baino lehen eskatzea, udal-hobariak baliatuko badituzue. Horrekin batera, zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzue.

Jaiotzengatiko diru-laguntzei dagokienez, nahitaezkoa da urtero eskatzea. Jaiotze berrien kasuan, eskaera aurreneko hiru hiletan egin behar da, eta, eskaerarekin batera, loturan duzuen dokumentazioa aurkeztu beharko duzue. Hurrengo urteetan, aldiz, eskaera eta familia-errolda baino ez duzue aurkeztu beharko.

Informazio guztia (esteka)
Jaioberrientzako eskaera (esteka)
Hurrengo urteetarako eskaera (esteka)

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/solict_bonific.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/solict_bonific-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Gogoratu nahi dizuegu bai jaiotzengatiko diru-laguntzak bai udal-hobari asko urtero eskatu behar direla. Udal gehienetan, ezinbestekoa da ezarritako epea baino lehen eskatzea, udal-hobariak baliatuko badituzue. Horrekin batera, zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzue. Jaiotzengatiko diru-laguntzei dagokienez, nahitaezkoa da urtero eskatzea. Jaiotze berrien kasuan, eskaera aurreneko hiru hiletan egin behar da, eta,...