
Bonu sozialarekin loturiko erreklamazioak
Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak (FEFN) jakinarazi digu salaketa bat jarriko duela Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) aurrean, zenbait bazkidek helarazi dizkioten kexak direla eta, argitzeko zer-nolako trabak jarri eta irregulartasun egin dituzten enpresa elektriko batzuek tarifa sozial hau aplikatzeko orduan. Horretarako, familiei jazotako gertakari guztiak biltzen ari da; batik bat, kasu hauek interesatzen zaizkio:
- Enpresa elektrikoak bonu soziala jasotzea zailtzen edo eragozten du, baina familiak beste enpresa bat kontratatzen duenean, harekin ez du inolako arazorik tarifa sozialaz gozatzeko.
- Familiak eskabidea dagokion dokumentazio guztiarekin eta espedientearekin batera aurkezten du, baina gero enpresak jakinarazten dio ez dagoela inongo eskabiderik (“Galdu egin da”).
- Familia batzuei epez kanpo erantzuten die enpresak.
Horrenbestez, egoera horietako batean bazaudete (edo bonua jasotzeko beste arazo-mota bat izan baduzue), bidali e-posta elkarte espainiarrera zer gertatu zaizuen azaltzeko; enpresari eskaera idatziz egin bazenioten, erantsi haren erantzuna(k).
Bidali, halaber, beteta eta sinatuta, agiri hau,familiaren nortasun-datuak eta Legeak ezarritako datu-lagapena barne. Dokumentazioa, nahitaezkoa FEFNk salaketa jarri ahal izateko, helbide honetara bidali behar da: bonosocial@familiasnumerosas.org (agiria eskuz bete, inprimatu, sinatu eta, eskaneatuta edo argazkia eginda, posta elektronikoz igorri behar da).
https://hirukide.com/eu/reclamaciones-bono-social/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/10/Luz_bonosocial.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/10/Luz_bonosocial-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak