
Hirukideren aurkezpena Oiartzunen
Irailak 20 eta urriak 4, ostegunak.
Datozen irailaren 20an eta urriaren 4an (ostegunak biak ere), Oiartzunera eta Sestaora joango gara hurrenez hurren, bi udalerrietako familia ugariei Hirukide aurkeztera. 18:00etan izango da aurkezpena, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan Oiartzunen, eta Begoñako Andra Mari La Salle Ikastetxean Sestaon. Udalerriotako eta ondoko herrietako familia ugari guztiei dei egin zaie, aurkezpenean izan daitezen.
Beste herri batzuetara egindako bisitetan esan bezala, hauek dira bilera hauen elburua:
- Aurrez aurre ezagutzea elkarte honetako kide zareten familia ugariak, hala nola oraindik bazkidetu ez diren beste batzuk (berriak direlako edo izango direlako, edo ezagutzen ez gaituztelako).
- Zuen herri-mailako eskari, kezka eta iradokizunen berri izatea (deskontuak egin diezazkiguketen denda edo hezkuntza-zentroak, faltan sumatzen dituzuen hobari edo udal-laguntzak, etab.).
- Hirukidetik zer egiten dugun zehaztea, hau da, zein jarduera eta zerbitzu eskaintzen ditugun eta, bazkide zareten heinean, zein abantaila dituzuen.
- Zuen udalerrian gure aurretiko preskriptore onenak izatea.
Horrenbestez, etor zaitezte eta gonbidatu bazkide ez diren kide ugariko beste familia batzuk, bertatik bertara ezagut dezaten elkartea, izan Oiartzun, Sestao edo izan gertuko herriren batekoak. Horrez gain, etortzen zareten familia guztiok gure Hirubag poltsa bat jasoko duzue opari.
OIARTZUN
Eguna: osteguna, irailak 20
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusian (Done Eztebe plaza, 1)
Ordua: 18:00-19:30h.
SESTAO
Eguna: osteguna, urriak 4
Lekua: Begoñako Andra Mari La Salle Ikastetxea (Bide Nagusia14-18, ikus-entzunezkoen aretoa)
Ordua: 18:00- 19:00