Datorren martxoaren 15ean, ostegunean, Galdakaora joango gara bertako kide ugariko familiei Hirukide aurkeztera, kafea hartu bitartean. Hitzordua 18:00etan izango da, Gandasegi Ikastetxeko ekitaldi-aretoan, eta kide ugariko familia guztiak (edo izango direnak) daude gonbidatuta.

Beste herri batzuetara egindako bisitetan esan bezala, hauek dira bilera hauen elburua:

  • Aurrez aurre ezagutzea elkarte honetako kide zareten familia ugariak, hala nola oraindik bazkidetu ez diren beste batzuk (berriak direlako edo izango direlako, edo ezagutzen ez gaituztelako).
  • Zuen herri-mailako eskari, kezka eta iradokizunen berri izatea (deskontuak egin diezazkiguketen denda edo hezkuntza-zentroak, faltan sumatzen dituzuen hobari edo udal-laguntzak, etab.).
  • Hirukidetik zer egiten dugun zehaztea, hau da, zein jarduera eta zerbitzu eskaintzen ditugun eta, bazkide zareten heinean, zein abantaila dituzuen.
  • Zuen udalerrian gure aurretiko preskriptore onenak izatea.

Horrenbestez, etor zaitezte eta gonbidatu bazkide ez diren kide ugariko beste familia batzuk, bertatik bertara ezagut dezaten elkartea, izan Galdakoak edo izan gertuko herriren batekoak. Horrez gain, etortzen zareten familia guztiok gure Hirubag poltsa bat jasoko duzue opari.

 

HIRUKIDEREN AURKEZPENA GALDAKAON:
Eguna: osteguna, martxoak 15
Tokia: Gandasegi Ikastetxeko ekitaldi-aretoa (Gurutzeko plaza 10)
Ordua: 18:00-19:30

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/imag_galdak.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/imag_galdak-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Datorren martxoaren 15ean, ostegunean, Galdakaora joango gara bertako kide ugariko familiei Hirukide aurkeztera, kafea hartu bitartean. Hitzordua 18:00etan izango da, Gandasegi Ikastetxeko ekitaldi-aretoan, eta kide ugariko familia guztiak (edo izango direnak) daude gonbidatuta. Beste herri batzuetara egindako bisitetan esan bezala, hauek dira bilera hauen elburua: Aurrez aurre ezagutzea elkarte honetako...