Asteartea, otsailak 20. 

Badira sei urte Euskadiko hainbat udalerri bisitatzen ditugula. Gure helburua da udalerri horiek kide ugariko familiekin lagunkoiagoak izatea, eta, halaber, geure zerbitzuen eta ekintzen berri ematea. Otsailaren 20an, asteartean, Eibarren txanda izango da, non Hirukideren aurkezpen-kafea egingo dugun udalerriko kide ugariko familiekin. Hitzordua 18:00etan izango da, Kultur Etxean (Portalea).

Nahi beste kide ugariko familia gonbida ditzakezue batzarrera. Bertan, azken urteotan gure kolektiborako izan diren berritasun guztiak jakinaraziko dizkizuegu, baita zuen eskubideak eta laguntzak zein diren ere. Era berean, zuen kezkak eta eskaerak azaldu ahal izango dizkiguzue.

EIBAR:

Eguna: asteartea, otsailak 20
Tokia: Portalea Kultur Etxeko ikastaroetarako aretoa (Bista Eder 10)
Ordua: 18:00-19:30

 

Halaber, joan den urtarrilaren 25ean Etxebarrin izan ginen, eta elkartea aurkeztu genien udalerriko kide ugariko familia guztiei. Egun horretan bertan, goizez, Etxebarriko alkatetzarekin bildu ginen, bertako kide ugariko familien zenbait iradokizun zein eskaera helarazteko. Alkatetzak interes handia azaldu zuen egungo hobariak aldatzeko eta hobetzeko, baita garraio-arloan egin zitzaizkion beste iradokizun batzuei heltzeko ere.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/imag_eibar.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/imag_eibar-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Asteartea, otsailak 20.  Badira sei urte Euskadiko hainbat udalerri bisitatzen ditugula. Gure helburua da udalerri horiek kide ugariko familiekin lagunkoiagoak izatea, eta, halaber, geure zerbitzuen eta ekintzen berri ematea. Otsailaren 20an, asteartean, Eibarren txanda izango da, non Hirukideren aurkezpen-kafea egingo dugun udalerriko kide ugariko familiekin. Hitzordua 18:00etan izango da, Kultur...