
Hirukideren aurkezpena Gueñesen
Azaroaren 4an, osteguna, gure aurkezpena egingo diegu Gueñesko familiei eta udalerri mugakideei. Bertan, gure zerbitzu eta jarduera nagusiak aurkeztuko ditugu, baita gaur egun Euskadin familia ugarientzat dauden laguntzak eta onurak ere.Bilera aurrez aurre (Sodupeko Kultur Etxeko) eta online egingo dugu aldi berean, ordu horretan aurkezpena egingo dugun tokira joan ezin zareten familiok ere ikusteko aukera izan dezazuen.
Beti bezala, hitzaldi hauetara etortzea edo online jarraitzea gomendatu nahi dizuegu, paradarik onena delako zuen zalantzak argitzeko eta zuen beharrak edo eskaerak jakinarazteko, baita oraindik bazkide ez diren kide ugariko familia ezagunak gonbidatzeko ere.
GUEÑES:
– Data: azaroak 4, osteguna, 18:30.
– Lekua: Sodupeko Kultur Etxeko ekitaldi-aretoa. (Gallarraga, z.g.)
– Zoom esteka