Zoom-eko datuen babesari buruzko politika
Arduraduna | Hirukide, Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioa (hemendik aurrera Hirukide) |
Helburua | Bazkide edo gure newsletterren harpidedun gisa zure alta kudeatzea, hainbat komunikabideren bitartez gure jarduerarekin lotutako kontuei buruzko informazioa jaso dezazun. |
Legitimazioa | Baimena. |
Hartzaileak | Hirukide Federazioa eta Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioa (aurrerantzean, FEFN). |
Eskubideak | Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubidea duzu, bai eta haien erabilera mugatzeko edo erabiltzeari uko egiteko eskubidea ere, hala nola datuak lekualdatzeko eskatzekoa. |
Nor da zure datuen erabileraren arduraduna?
Erabilaren arduraduna Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartearen Federazioa da, Hirukide, helbide soziala Sofia Erreginaren hiribidean, 112. 01015 Gasteiz-en duena.
Elkartearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu 945 25 36 02 zenbakira edo idatzi hirukide@hirukide.com helbidera.
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zoom-en izena ematean bidaltzen dizkiguzun datuak Hirukideren fitxategietan sartuko dira, eta gurasotasun positiboko gure hitzaldiei buruzko gai guztien berri emateko baino ez dira erabiliko, gure komunikazio-kanalen bidez.
Online bidalketetarako, bidalketa masiboetarako plataformak erabil daitezke.
Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?
Zure datuak erabiltzeko oinarria zuk emandako baimena izango da, zeina edozein unetan baliogabetu ahal izango duzun.
Era berean, zure datuak interes legitimoan oinarrituta tratatuko dira, Hirukiden gurasotasun positiboari buruz antolatzen ditugun hitzaldi guztiei buruzko informazioa bidaltzeko (oroigarriak, balorazio-inkestak, informazio garrantzitsua, etab.).
Zure datuak eman ondoren, zein eskubide duzu?
Edozein unetan, komunikazio horietan baja ematea eska dezakezu. Zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, aurkaratzeko, ezabatzeko (“ahazteko eskubidea”), lekualdatzeko eta haiekin lotutako erabaki automatizatuak hartzeari uko egiteko eskubideak egikari ditzakezu, Hirukideri eskaera idatzia sinatuta igorriz: Sofia Erreginaren hiribidea 112, 01015 Gasteiz (Araba) edo hirukide@hirukide.com
Iraupena
Gurasotasun positiboari buruzko hitzaldiak eskaintzen diren bitartean, jakinarazten dizkiguzun datuak Hirukideko fitxategian mantenduko dira, baimen honen baiezko.
https://hirukide.com/eu/politica-de-proteccion-de-datos-zoom/sin-categoria