Fresnedoko ibai-igerilekuak Santikurutze Kanpezu herri arabarreko sarreran daude, hirigunetik kilometro eskasera, Gasteiz eta Lizarra batzen dituen A-132 errepide ondoan.

Paraje hau Izki ibaiertzean dago, izen bereko Parke Naturaletik oso gertu. Aisialdi-gune bat du, bi eremutan banatuta, bana ibaiertz bakoitzean, zeinak egurrezko zubi batek lotuta dauden. Bertan, mahaiak, erregailuak, iturriak, saskibaloi-kantxa bat eta haurrentzako jolasak daude; hortaz, leku paregabea da natura betean egun atsegina igarotzeko.

Udan, taberna bat jartzen dute, non bazkariak zerbitzatzen dituzten. Gainera, komunak eta dutxak dauzka.

Aisialdi-gunean, hainbat kirol-jarduera egin daitezke ume eta gazteekin, arrantza edota mendi-ibiliak, kasu. Parkean, debekatuta dago akanpatzea.

Gure seme-alabak jarduera berri batekin harritu nahi baditugu, Fresnedoko Parkeak psicobloc praktikatzen ikasteko aukera eskainiko digu. Kirol-eskaladaren baitako modalitate berritzailea da: garaiera urriko paretak sokarik gabe eskalatzean datza, ur gainean; beraz, eroriz gero, ez dugu minik hartuko. Ez batere arriskutsua, baina bai oso entretenigarria umeekin egiteko. Jarduera egiten da erraz heltzeko moduko hainbat presatan, Izki ibaiko zubipean. Esperientzia paregabea da, arrisku gutxikoa, esan bezala, zubia alderik alde gurutzatu beharrekoa (gehienez, bi metroko garaiera dago).

Lekua: Santikurutze Kanpezu (Araba)
Ordutegia: irekita
Informazio gehiago: http://www.campezo.eus/campezo/zona-doportiva-parques-y-areas-recreativas/

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/pisc_fresnedo.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/pisc_fresnedo-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Fresnedoko ibai-igerilekuak Santikurutze Kanpezu herri arabarreko sarreran daude, hirigunetik kilometro eskasera, Gasteiz eta Lizarra batzen dituen A-132 errepide ondoan. Paraje hau Izki ibaiertzean dago, izen bereko Parke Naturaletik oso gertu. Aisialdi-gune bat du, bi eremutan banatuta, bana ibaiertz bakoitzean, zeinak egurrezko zubi batek lotuta dauden. Bertan, mahaiak, erregailuak, iturriak, saskibaloi-kantxa...