Aitatasun-baimena

Aitatasun-baimena

Hirukide kexu agertu da aitatasun-baimenaren hedapena gauzatu ez delako. Bost astez luzatzea aurreikusita zegoen, 2018 honetarako, baina Estatuko Aurrekontu Orokorrik ezak bere horretan utzi du. Hedapena ez zen 2017ko azken Ministro Kontseiluan onartu, hortaz, ez zen urtarrilaren 1ean indarrean sartu.

Horrez gain, ez dakigu 2018an gauzatuko den; izan ere, Estatuko Aurrekontu Orokorretan horrela aurreikusita onartzearen mende dago, edo, 2017koak luzatuz gero, borondate politikoaren zein abian jartzeko diru nahikoa izatearen mende.

Aurrerago emango dizuegu horren guztiaren berri, eta jakinaraziko dizuegu aldaketarik dagoen 4 seme-alabako familiak kategoria berezikoak bihurtzeko hartu zen konpromisoaz.