
Gure bideo berrian parte hartu nahi duzue?
Hirukidetik laster gizartea sentsibilizatzeko bideo berri bat egingo dugu, oraingoan ANAI-ARREBEN balioan oinarritua.
Horretarako, Hirukideko familia diren guraso, aitona-amona eta seme-alabak behar ditugu. Baldintza bakarra parte hartzen duen pertsonak anai-arrebaren bat izatea da.
Testigantzen formatuko bideo bat izango da, ez fikziozkoa, eta grabaziorako dinamika elkarrizketa erakoa izango da; beraz, ez da beharrezkoa karakterizaziorako edo emanaldirako dohainik izatea. Batez ere, adin nagusiko pertsonen parte-hartzea bilatzen dugu, urte mugarik gabe, nahiz eta adingabeko haurren batek ere parte hartu ahal izango duen (12 urtetik aurrera), baina neurri txikiagoan izango da parte hartze hori.
Grabazioa Bilbon egingo dugu apirilaren 9an, larunbata, 9:00etatik 20:00etara.
PARTE HARTZEKO. Familiako kideren batek (aitona-amonak barne) parte hartu nahi badu, honako hau egin beharko du/duzue:
1. MAIL HONETARA IDATZI comunicacion@hirukide.com (apirilaren 3ra arte, igandea, egun hau barne) honako hau adieraziz:
– Parte-hartzailearen izena
– Adina
– Bere argazki bat erantsi
2. FORMULARIO HAU BETE (ESTEKA) egun horretan zuen PRESTATASUNA zein den adieraziz.
Galdetegia bete eta maila erantzuten diguzuen pertsonen artean, jasotako profilen eta ordutegien araberako aukeraketa bat egingo dugu. Astelehenean, hilak 4, eta asteartean, hilak 5, erantzungo dizuegu hautatuak izan zareten ala ez.
MILA ESKER!
https://hirukide.com/eu/participacion-video-hirukide-eus/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/WhatsApp-Image-2022-03-29-at-12.42.36-1024x498.jpeghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/WhatsApp-Image-2022-03-29-at-12.42.36-300x300.jpegsin-categoria