Gabon jai hauetan, Gabonetako Haur Parkeez gozatu ahal izan dugu berriro ere Hirukideko familia guztiek, baldintza ezin hobeetan.

 

HiruPIN (Gasteiz)

Lehenengoa HiruPin Gorbeia izan zen, abenduaren 16an, larunbata, Gorbeiako Merkataritza Gunean, Gasteiz ondoan. Merkataritza-gunearekin batera antolatu genuen parkea, eta, txikienentzako atrakzioez eta lantegiez gain, deskontuak egin ziren hainbat saltokitan, eta hainbat zozketa berezi ere egin ziren. Hirukideko 500 haur inguruk parte hartu zuten parkean, bazkide ez diren beste haur askorekin batera, ekitaldia familia guztiei zabaldu baitzitzaien.

Eguneko egitarauaren baitan, eta Merkataritza Gunearen, Gorbeia Zinemen eta Hirukideren arteko lankidetzari esker, Hirukideko kide diren familiek Coco filma ikusi ahal izan zuten haientzat bakarrik antolatutako emanaldian. Arrakasta handia izan zen; 600 pertsona inguru bildu ziren haurren eta helduen artean.

 

Gabonetako Haur Parkeak BEC, FICOBA eta KURSAALen

Abenduaren 23an, larunbata, Hirukideko familiok BECeko eta Ficobako Gabonetako Parkeez gozatu ahal izan genuen, eta hilaren 26an, asteartea, Kursaalekoaz.

Horietan guztietan, Hirukideko familia askok hartu zuten parte. BECeko parkean, parte-hartzaile bakoitzeko sarreraren prezioa 2 eurokoa izan zen, eta familia bakoitzak gehienez ere 10 euro ordaintzeko muga ezarri genuen. Hala, egun horretarako erreserbatutako sarrera guztiak agortu ziren, eta sarrera-kopurua handitu behar izan genuen familia gehiagok parte hartu ahal izateko.

Ficobako parkera (abenduak 23) eta Kursaalekora (abenduak 26) ere Hirukideko familia asko eta asko hurbildu ziren. Bertaratutako familiok egun erdia izan zuten bi parke horietaz gozatzeko; Ficobakoaz, 15:00etatik 20:00etara, eta Kursaalekoaz, 10:30etik 13:30era.

Datorren urtean berriz antolatuko ditugu!

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/PIN_Bec-1024x698.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/PIN_Bec-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Gabon jai hauetan, Gabonetako Haur Parkeez gozatu ahal izan dugu berriro ere Hirukideko familia guztiek, baldintza ezin hobeetan.   HiruPIN (Gasteiz) Lehenengoa HiruPin Gorbeia izan zen, abenduaren 16an, larunbata, Gorbeiako Merkataritza Gunean, Gasteiz ondoan. Merkataritza-gunearekin batera antolatu genuen parkea, eta, txikienentzako atrakzioez eta lantegiez gain, deskontuak egin ziren hainbat saltokitan, eta hainbat...