Natura-ingurunearen eta giza ingurunearen arteko orekaren isla da Pagoetako parke naturala. 2.860 hektarea baino gehiagoko azalera du, eta Aiako, Zarauzko eta Zestoako udal-barrutien artean dago kokatuta. Gipuzkoako kostaldeko mendi bati zor dio izena, Pagoeta mendiari (678 metroko garaiera). Parke Natural izendatu zuten 1998an, eta Gipuzkoako hainbat finkak osatzen dute, zehazki, Laurgain, Altzola, Iturraran, Agorregi eta Bekolako finkek.

Parkea ezagutzen hasteko, egokiena Iturraranera jotzea duzue: informazioa emateaz gain, zuen zalantza guztiak argitu dizkizuete han. Hortik aurrera, zuen lehentasunen arabera erabakiko duzue zer egin, aukera zabala eskaintzen baitu Pagoetako parke naturalak: museoa ikusi, natura- edo ondare-eskaintzaz gozatu, mendi-bideetan ibili…

Lekua: Aiako udalerria

Ordutegia:
Behe-denboraldian: urritik ekainera (biak barne). Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara. Larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan eta zubietan: 10:00etatik  14:00etara.
Goi-denboraldian: uztailean, abuztuan eta irailean. Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 18:30era. Larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan eta zubietan: 10:00etatik 14:00etara.

Erakusketaren prezioa:
– Helduak: 1 €
– Haurrak (5-12 urte): 0,50 €

 

OHARRA: informazioa doakoa da. Erakusketa ikusteko soilik ordaindu behar da sarrera.
(Erakusketa + 45 minutuko bisita gidatua baserrian)

– Helduak: 2 €
– Haurrak (5-12 urte): 1,50 €

 Informazio gehiago:

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/05/pagoeta.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/05/pagoeta-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Natura-ingurunearen eta giza ingurunearen arteko orekaren isla da Pagoetako parke naturala. 2.860 hektarea baino gehiagoko azalera du, eta Aiako, Zarauzko eta Zestoako udal-barrutien artean dago kokatuta. Gipuzkoako kostaldeko mendi bati zor dio izena, Pagoeta mendiari (678 metroko garaiera). Parke Natural izendatu zuten 1998an, eta Gipuzkoako hainbat finkak osatzen dute,...