Ohiko galderak
- Familia bat noiz da kide ugarikoa?
- Kide Ugariko Familien sailkapena?
- Zer da Kide Ugariko Familia Titulua eta nola eta non eska dezaket?
- Nola berritu Kide Ugariko Familia Titulua?
- Zer da Kide Ugariko Familia txartela?
- Zer alde dago Kide Ugariko Familia txartelaren eta Hirukideko txartelaren artean?
- Zer da Hirukide?
- Zergatik eta nola egin ninteke Hirukideko bazkide?
- Edozein izan daiteke Hiukideko bazkide?
- Zer da Plan+Familia?
- Zein da zure bazkide zenbakia?
- Zenbat balio du bazkidetzea?
- Zer abantaila du bazkidetzeak?
- Zein laguntza publiko ditut Kide Ugariko Familia izateagatik?
Familia bat noiz da kide ugarikoa?
Kide Ugariko Familiak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen (BOE 277. zk., 2003ko azaroaren 19koa) eta Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen (BOE 291. zk., 2007ko abenduaren 5ekoa) arabera, ondokoak jotzen dira kide ugariko familiatzat:
- Aurrekoetako batek hiru seme-alaba edo gehiago dituenean, izan bienak zein ez.
- Aurrekoetako batek edo biek bi seme-alaba dituztenean, izan bienak zein ez, betiere seme-alabetako batek % 33tik gorako minusbaliotasuna badauka edo lan egiteko ezinduta badago.
- Bi aurreko, biak direnean ezinduak, edo, behintzat, haietako batek % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila badauka, edo lan egiteko ezinduta badaude, bi seme-alaba dituztenean, izan bienak zein ez.
- Ama edo aita banandua edo dibortziatua, hiru seme-alaba edo gehiago dituenean, izan bienak zein ez, nahiz eta familia-unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki haren kargura badaude, ezkontideen etxean bizi ez arren.
- Aita edo ama bi seme-alabarekin, beste ezkontidea hilda egonez gero.
- Aitarik eta amarik gabeko bi anaia-arreba umezurtz edo gehiago, tutoretzapean, harreran edo zaintzan daudenean, tutorearekin, harrera-egilearekin edo zaintzailearekin bizi direnean, baina ez horien mende ekonomikoki.
- Aitarik eta amarik gabeko hiru anaia-arreba umezurtz edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi direnean eta beraien artean mendekotasun ekonomikoa dagoenean.
Seme-alaben izaera bera dute legalki eratutako tutoretza edo adopzio aurretiko harrera familiar iraunkorrean dauden pertsonek.
Kide ugariko familia izaera onartzeko edo berari eusteko seme-alabek bete beharreko baldintzak ondokoak dira:
- Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, minusbaliatuak izan edo lan egiteko ezinduta egon ezean. Adin-muga hori 25 urtera arte luzatu ahal izango da, ikasten egonez gero.
- Aurrekoarekin edo aurrekoekin bizitzea (ikasketak, lana, osasuna eta abar direla medio aldi baterako banaketak ez du hausten bizikidetza).
- Ekonomikoki aurrekoaren edo aurrekoen mende egotea.
Kide Ugariko Familien sailkapena
Kide ugariko familiak ondoko kategorietan sailkatzen dira:
Berezia:
- Bost seme-alaba edo gehiago dituztenak.
- Lau seme-alaba dituztenak, horietatik gutxienez hiru erditze, adopzio edo adopzio aurretiko harrera iraunkor anizkoitz bidez eduki direnean.
- Lau seme-alaba dituztenak, familia-unitatearen urteko diru-sarrerak, familiako kideen kopuruagatik zatituta, ez direnean, urteko kopuruan, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoak, aparteko ordainsariak barne.
Orokorra:
- Gainerako familia-unitateak.
Sailkapenari dagokionez, lan egiteko seme-alaba ezindu bakoitza bi balira bezala zenbatuko da.
Zer da Kide Ugariko Familia Titulua eta nola eta non eska dezaket?
Kide ugariko familia bati izaera hori aitortzen dion Titulua da. Euskadin, titulu hori izapidetzeko eta berritzeko erakunde eskudunak dira Foru Aldundiak, Araban Gizarte Ongizateko Foru Institutua, Bizkaian Gizarte Ekintzako Saila eta Gipuzkoan Gizarte Politikako Saila.
BIZKAIA
Diputazioa, 7
48008 Bilbo
Tel.: 944 06 60 00ARABA
San Prudentzio, 30
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 15 10 15GIPUZKOA
Txara 2, Zarategi pasealekua 99, Intxaurrondo
Gipuzkoa plaza, z/g
20015 Donostia
Tel.: 943 11 21 11
Titulua eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabidea, eredu ofiziala, beteta.
- Familia Liburua.
- Familia-unitateko kide guztien errolda-ziurtagiria (berau dutenena).
- Egoera bereziak egiaztatzeko dagozkion ziurtagiriak: minusbaliotasuna (gurasoena edota seme-alabena), alarguntasuna, ikaslea (Araban, 22 urtetik beherako seme-alaben ikasketa-ziurtagiria; Bizkaian eta Gipuzkoan, 21 urtetik beherakoena).
- Mendekotasun ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabezia-txartela…) ondoko egoeretan:
- Lau seme-alabako familia-unitateak kategoria-aldaketa eskatzen duenean, bere urteko zenbatekoak -aparteko ordainsariak barne- indarreko IPREMen (ondorio anitzeko errentaren adierazle publikoa) % 75 gainditzen ez duenean.
- Bananduz edo dibortziatuz gero:
- Epaiaren eta hitzarmen arautzailearen kopiak, seme-alaben zaintza egiaztatzeko.
- Bikotekide ohiaren esanbidezko baimena, haurrak tituluan (data eta sinadurarekin) agertzea onartzen duena, eta haren NANen fotokopia. Baimenik ezean, ondokoa eskatuko da:
- Bikotekide ohiak baimenik ematen ez duela adierazteko idazkia, data eta sinadura jasota.
- Aurreko urte osoko mantenu-pentsioaren ordainagiria.
Beste herritartasun bat duten pertsonek, aurreko dokumentazioaz gain, ondokoa aurkeztu beharko dute:
- Europako Batasuneko herrialde kideetakoak badira: bizileku-baimena edo Espainian lan egiteko ziurtagiria.
- Europako Batasuneko herrialde kideetatik kanpokoak badira: aipatu Tituluan ageri diren kide guztien bizileku-baimena.
Nola berritu Kide Ugariko Familia Titulua?
Kide Ugariko Familia Titulua berrituko da familiako kide-kopurua edo seme-alabetako batzuen minusbaliotasun-egoera aldatzen bada, kategoriari eraginez gero. Edonola ere, seme-alaba zaharrenak 21 urte betetzen dituenean berrituko da, dela ikasteari utzi diolako eta, ondorioz, ikasle izaera galduko duelako, dela ikasten jarraitzen duelako; kasu horretan, urtero berrituko litzateke ikasketak burutu arte.
Titulua berritzeko, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Aurreko Titulua.
- Baleude, egoera bereziak edo aldaketak egiaztatzeko dagozkion ziurtagiriak: minusbaliotasuna, ikaslea, alarguntasuna. Banaketa edo dibortzioa.
Zer da Kide Ugariko Familia txartela?
Euskadin, Kide Ugariko Familia Tituluak KIDE UGARIKO FAMILIA TXARTELA izateko eskubidea ematen du, Eusko Jaurlaritzak halako familia bateko 5 urtetik gorako kide bakoitzari igortzen diona. Nork bere txartela erabili behar du, alegia, pertsonala eta besterenezina da, eta Euskal Autonomia Erkidegorako balio du. Tituluaren ordez erabil daiteke museoetan, garraiobideetan, etab.
Halere, laguntzak edo deskontuak eskaintzen dituen erakunde bakoitzak egoki deritzon agiria (titulua ala txartela) eska dezake.
Txartel horiek Kide Ugariko Familia Tituluarekin batera berritu eta data berean iraungiko dira.
Zer alde dago Kide Ugariko Familia txartelaren eta Hirukideko txartelaren artean?
Eusko Jaurlaritzaren Kide Ugariko Familia Txartela kide ugariko familia bateko kide izaera egiaztatzen duen txartel ofiziala da.

Zer da Hirukide?
Federazio independente eta irabazi asmorik gabea gara, 1999an sortua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteen (Ausarki, Lasterbide eta Liluraldi, hurrenez hurren) batasunaren ondorioz. Gure xede nagusia da kolektibo honen eskubideak defendatzea, bizitza instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialaren esparru guztietan.
2002an Herri Onurako elkarte izendatua, egun 8.500 familia bazkide baino gehiago ditugu (46.000 bazkide), eta horiei guztiei zerbitzu, abantaila eta jarduera ugari eskaintzen dizkiegu.
Euskadin azken 20 urteotan seme-alabak dituzten familien eta kide ugariko familien arloan izandako aurrerapen askoren sustatzaile edo protagonista izan gara. Halere, oraindik bide luzea dago egiteko, EBko herrialde askoren mailara iritsiko bagara, eta, horretarako, ahalik eta familia gehien erabat batuta egon behar gara.
Zergatik eta nola egin ninteke Hirukideko bazkide?
“BATASUNAK INDARTSU EGITEN GAITU”elako. Zenbat eta familia gehiagok osatu Hirukide, orduan eta handiagoa izango da gure gaitasuna Administrazioekin eta erakundeekin negoziatzeko, gure eskubideak babestu eta kide ugariko familia jendartean eduki behar duen tokian jartzeko.
Hirukideko bazkide egin zaitezke gure webgunean aurkituko duzun inskripzioa betez: https://hirukide.com/eu/bazkidetu-zaitez/
Edozein izan daiteke Hirukideko bazkide?
Elkarteko kide izan ahalko dira Kide Ugariko Familiaren Titulua duten edo izan duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren familiak.
Bazkide Babesleak: elkarteko kide izan ahalko dira elkarteari une zehatz bateko edo aldian behingo dohaintzaren bat eginez lagundu nahi dioten pertsonak, fisikoak edo juridikoak, elkartean bestelako parte-hertza sozialik izan gabe.
Zer da Plan+Familia?
Kide ugariko familiek eskura ditzaketen abantaila ugarietako bat, Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioaren baitako 42 elkarte kideetako edozeinetako bazkide izanez gero.
Sektore pribatuko enpresek elkarte bateko kide ugariko familia bazkideei eskaintzen dizkieten deskontu eta abantaila guztien sorta.
Gainera, elkarte bakoitzak bere deskontuen plana dauka: esteka
Deskontu horiek ezagutzeko, jo esteka honetara: esteka
Zein da zure bazkide-zenbakia?
Bazkide-txartelak 4 serietan banaturiko numerazioa dakar. Lehenengo seriea elkartearen (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) kodeari dagokio; bigarrena zure bazkide-zenbakia da; hirugarrena FEFNren barne-baseari dagokio; eta, azkenik, laugarrenak seme-alaba kopurua adierazten du.
Zenbat balio du bazkide egiteak?
Hirukideren “baliagarritasuna” ez da soilik ekonomikoki aintzat hartu behar; halere, alderdi hori erabat aseta dago eta berau da ia bazkide guztien arrazoi nagusi eta erabakigarria elkarteko kide egiteko. Hirukideko urteko kuota 40 eurokoa da, eta deskontu-txartelekin bakarrik 60 euro aurrez daitezke; ibilgailu bat erosteko orduan, 4.000 eurotik gora; autoaren aseguruan, 100 euro baino gehiago; eta horiei beste deskontu batzuk gehi dakizkieke: oinetakoetan, arropan, telefonian, argindarrean… Gastu familiarraren eta, elkarteak eskaintzen dizkion deskontuei heltzeko garaian, familiaren behar edo interesaren arabera.
Gogoratu ekainaren 30era arte, “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainarekin jarraitzen dugula. Hau da, bazkidetzen den edozein familiak lehenengo urteko kuotaren erdia baino ez du ordainduko (21 €). Gainera, zuen konpromisoa aitortzeko, bazkide egiten denean zuek gomendatuta egiten ari dela adierazten badu, zuoi ere kuotaren erdia besterik ez zaizue kobratuko aurten. Eta bi familiak edo gehiagok egiten badute, kuota doan aterako zaizue.
Zein abantaila eskaintzen dizkit bazkide egiteak?
Hirukiden, hainbat zerbitzu eta abantaila eskaintzen dizkiegu familia bazkideei, guztiak ere haien behar nagusietara bideratuak.
- Aholkularitza eta informazio integrala: laguntzei, abantailei edo legeriari buruz, telefonoz, posta-bidalketez edo gure aldizkariaren, webgunearen, newsletterraren, e-postaren edo sare sozialen bidez.
- Prestakuntza-zerbitzuak: kongresuak eta prestakuntza-zikloak antolatzen ditugu, Hirukideko familientzako gai interesgarrien gainean, jendarte osoari ere irekiak.
- Aisialdiko jarduerak eta txangoak: urte osoan lehiaketak, zozketak, jardunaldi ludikoak eta aisialdiko familiarteko zenbait txango antolatzen ditugu, beste familia batzuekin esperientziak konpartitzeko.
- Eskaria-eskaintza: lana, haurrentzako materiala, ibilgailuak, etxebizitza edo denbora eskaini edo eskatu nahi duten familien arteko harremana ahalbidetzen dugu.
- Deskontu pribatuak: zerbitzu hauekin batera, deskontu ugari jaso daitezke Euskadi osoko 950 entitate edo komertziotan baino gehiagotan (ikus Deskontuen orria).
Zein laguntza publiko ditut Kide Ugariko Familia izateagatik?
Imprescindible tener en vigor el Título de Familia Numerosa
Zuzeneko laguntzak
- Estatal: Ayuda por nacimiento: Hasta 1.000 € por familia numerosa (sujeto a renta).
- Autonómico: Ayuda por nacimiento, adopción, acogimiento preadoptivo o tutela del 3er hijo/a y sucesivos/as: 7 anualidades (sujeto a RFE*).
Kontziliazioa
Estatu mailan:
- Aitatasun-baimena: etenik gabeko 4 aste natural, 2 egunez luzagarria seme-alaba bakoitzagatik, bigarrenetik aurrera, izan erdituta, izan adoptatuta, izan harrera anizkoitza eginda.
- Zaintzaileen kontratazioa: % 45eko hobaria Gizarte Segurantzarako kuotetan adin txikikoen zaintzan.
Erkidego mailan
- Zaintzaileen kontratazioa: Hobariak Gizarte Segurantzarako kuotetan % 100era bitarte.
(FEEren araberakoa*).
Hezkuntza
- Ikastetxeetan eta haur-eskoletan ikasleak onartzeko irizpideak.
- Kategoria Orokorra: puntu gehigarri 1
- Kategoria Berezia: 1,5 puntu gehigarri
- Unibertsitate Publikoa:
- Kategoria Orokorra: % 50eko deskontua matrikulan.
- Kategoria Berezia: matrikularen ordainketatik salbuetsita.
- Unibertsitate Pribatuak EAEn: Unibertsitate Publikoko fakultate baten jasoko litzatekeen kenkari berdintsua.
- Beka unibertsitarioak eta ez-unibertsitarioak: Familia-errenta tarteetan, kategoriaren araberako kenkaria.
Zergak
– PFEZ. % 23 inbertsioari dagokionez, urtean 1.955 €-ko mugarekin, eta % 25
alokairuari dagokionez, urtean 2.000 €-ko mugarekin.
– OHZ, Ibilgailuen Zerga, Udal Tasa eta Prezio Publikoak: (ura, kirol-instalazioak, musika-eskolak…) Kontsultatu.
– Matrikulazio-zerga: ibilgailu berria erosteagatik, % 50eko deskontua.
– Ondare-eskualdaketen gaineko Zerga: % 2,5 bigarren eskuko ohiko etxebizitza askea erosteagatik, etxearen neurria alde batera utzita.
Etxebizitza
- BOE-en zozketetan parte hartzeko aukera, pertsonako 15m2-tik beherako ratioko etxebizitza jabetzan edo alokairuan edukiz gero.
Garraioa
Deskontuak errepide, trenbide eta itsaso bidezko garraioan, hirikoan eta hiriartekoan, deskontuok edozein txartel-modalitatetan pilatu ahal izanda:
- Kategoria Orokorra: % 20
- Kategoria Berezia: % 50
Deskontuak aireko garraioan:
- Kategoria Orokorra: % 5
- Kategoria Berezia: % 10
Energia
- Argiaren bonu soziala: % 25eko deskontua Kontsumitzaile Txikiarentzako Prezio Boluntarioaren gainean, betiere kontrataturiko potentzia 10 kW baino txikiagoa izanez gero, urtean 3.600 kilowatt-orduko mugarekin.
Aisialdia eta kultura
- Museo publikoak: gutxienez % 50eko deskontua.
- Foru Aldundien udalekuak: % 30eko deskontua.
Bestelakoak
- Tasak dohainik NA eta Pasaportea egiteko (Berria eta berritzeko).
*FEE: Familia Errenta Estandarizatua
Kide Ugariko (KU) Tituluaren Bidalketa
Telefono-zenbaki interesgarriak:
Estatu-mailako laguntzak:
INSS (901 16 65 65 / 901 50 20 50)
Erkidego-mailako laguntzak:
ZUZENEAN (012)