
Familian Kahoot-ean jolasteko partida berria
Apirilaren 25a. 19:00.
Bizi dugun egoera ikusita, beste Kahoot partida interaktibo bat antolatu dugu Hirukideko bazkide diren familia guztientzat. Oraingoan gaiak familia osoarentzako izango dira, helduek zein haurrek protagonismoa izan dezaten. Lehen bi familia irabazleek saria izango dute, eta beste bi sari zozketatuko dira parte hartzen duten familia guztien artean.
Aurrekoetan bezala, bi partida egingo dira aldi berean, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz (familia parte-hartzaile bakoitzak aldez aurretik aukeratuko du zein hizkuntzatan jolastu nahi duen) eta partida bakoitzean 40 galdera erantzun beharko dira.
Parte hartzeko eta Kahoot jolasaren nahiz Zoom saioaren kodea jasotzeko, izena eman behar da ESTEKA HONETAN. Izena emateko azken eguna hilaren 23a (ostirala) da, baldin eta plazarik geratzen bada, parte-hartzaile kopurua mugatua da eta.
Jolastu ahal izateko, Zoom bidez galderak ikusteko ordenagailua edo tableta eta, galderei erantzuteko, beste gailu bat, eskuko telefonoa kasurako, beharko dituzue. Sakelakoan app-a aurretiaz deskargatua izan beharko duzue.
Kahoota, ezagun ez duzuenontzat, TRIVIALaren antzeko jolasa da: hainbat erantzun ematen da aukeran edo galderak egin eta asmatutakoak zein erantzuteko abiadura balioesten dira.
Partida bakoitzaren iraupena ordubetekoa izango da, gutxi gorabehera. Jolasean sartu eta galderei erantzun ahal izateko kodea bidaliko dizuegu, baita Zoom bidezko bideokonferentziarako esteka ere. Bideokonferentzia egingo dugu, Hirukidek botako dizkizuen galderak pantailan partekatu ahal izateko eta saioa ahalik eta atseginena izan dadin. Atzean geraturiko familiak animatuko ditugu eta rankinga nola dagoen ikusiko dugu.
Kahoot jolaseko sariak (euskaraz eta gaztelaniaz):
FAMILIA IRABAZLEAK:
- saria: Nekatur-en 100 €-ko bale bat.
- saria: Baserria KM 0-ko okela pack bat (70 €-koa)
FAMILIA PARTE-HARTZAILEENTZAKO ZOZKETA
- Zarauzko Scape Room-erako sarrera
- Familia osoarentzako sarrerak OLBEra joateko
Eskerrak ematen dizkiegu erakunde kolaboratzaile guztiei, euren babesik gabe ezinezkoa litzatekeelako honelako ekimenak antolatzea.
https://hirukide.com/eu/nueva-partida-de-kahoot-familiar/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/10/kahoot-Hirukide.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/10/kahoot-Hirukide-300x300.jpgEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider