Deskontuen gida berria

Deskontuen gida berria

1.300 deskontu baino gehiago saltokietan eta erakundeetan

Egun hauetan, gure neguko aldizkariarekin batera, Hirukideren 2024ko Deskontu-gidaren ale bat jasoko zenuten etxean, non Euskadi osoan ditugun Hirudendekin hitzartutako deskontu eta akordio bereziak bildu ditugun, 1.300 baino gehiago. 

Gidan agertzen ez den saltoki edo entitateren batekin deskontuak egin diezazkiguten harremanetan jartzea nahi baduzue, bertan kontsumitzen duzuelako edo zuen herrian dagoelako, helbide honetara idatz diezagukezue: promocion@hirukide.com. Baita Deskontu-gida berrian akatsen bat aurkitzen baduzue ere.

Gogoan izan Gidan iragarritako deskontu guztiak gure webgunean (www.hirukide.com/descuentos) eguneratuta izaten ditugula.