Argiaren gizarte bonuari eta bonu termikoari buruzko berriak

Argiaren gizarte bonuari eta bonu termikoari buruzko berriak

Gobernuak laguntza berri batzuk onartu du elektrizitatearen eta gasaren igoeraren ondorioak paliatzeko. Joan den urriaren 20tik daude indarrean eta, hasiera batean, 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko dira.

Argiaren Gizarte Bonuaren kasuan, hauek dira berriak:

– Kontsumitzaile kalteberentzako deskontua % 60tik % 65era handitu da (familia ugariak horien artean gaude), eta % 70etik % 80ra kontsumitzaile kaltebera larrientzako deskontua.

– Kontsumoan hobaria jasotzeko gehieneko muga % 15 handitu da: 4.761 kWh/urteko familia ugarientzat (lehen 4.140 kWh/urteko).

Neurri berri guzti horiek hurrengo fakturan aplikatzen hasiko dira.

Gizarte bonu termikoaren kasuan:

GOGORATU: URTEAN EGITEN DEN ORDAINKETA BAKARRA dela, EZ gasaren fakturan ematen den deskontu bat. Nahiz eta elektrizitatea eta gasa empresa desberdinekin kontratatuta izan, bonu horretaz baliatzeko baldintza bakarra aurreko urteko abenduaren 31n Argiaren Bonu Sozialaren onuradun izatea da.

– 35 eta 350 €* tik 40 eta 375 €* ra zabaltzen da familia bakoitzeko, baina handitze hori 2022ko gizarte bonu termikorako izango da (2023an kobratuko duzuena).

* 2021. urteari dagokion laguntza (35 €eta 350 €-ko tartea duena) 2022an kobratu behar duzue, baina Eusko Jaurlaritzak oraindik ez ditu diru-sarrerak egin. Hirukideren komunikabideen bidez jakinaraziko dizkizuegu horren inguruko berrikuntza guztiak.

* 2022. urteari dagokion laguntza (40 eta 375 €-ko tartea duena) 2023an kobratuko duzue.

– Gainera, auzo-aurrezkiaren tarifa arautu berri bat ezartzen da, kontsumo kolektiboaren araberako tarte desberdinekin, eta erkidegoko galdara duten 1,7 milioi etxeek eskuratu ahal izango dute tarifa hori. Familia horiek % 50erainoko deskontua jaso ahal izango dute gas-fakturan. Kontsumoaren % 100 estaliko du, azken bost urteetako batez bestekoaren baliokidea. Zifra gainditzen bada, % 25eko errekargua ordaindu beharko da. Gehiegizko kontsumoak saihesteko, laguntza hauetarako baldintza gisa ezartzen da 2023ko urriaren 1a baino lehen kontagailu indibidualak instalatzea.

Edozein zalantza izanez gero, beherago uzten dizkizuegun GALDERAK ETA ZALANTZAK kontsultatu ditzakezue edo PDF honetan sartu BALDINTZA GUZTIAK ikusteko.

 

OHIKO GALDERAK ETA ZALANTZAK

ARGIAREN BONU SOZIALA

Zer da?
Argiaren Bonu Soziala Estatuko Gobernuak sortu zuen, 2009an, kolektiborik zaurgarrienetako herritarrak babesteko, besteak beste kide ugariko familiak.

Zein baldintza bete behar dira eskatzeko? 

Ohiko etxebizitzan Kontsumitzaile Txikiarentzako Prezio Boluntarioa (KTPB) kontratatuta izatea eta dokumentazio hau edukitzea:

– Bonu Sozialaren formularioa, 14 urtetik gorako familia-unitateko kide guztiek sinatua.
– Familia-liburua
– Errolda-ziurtagiria
– Errenta-aitorpena (aukerakoa)
– Familia ugariaren titulua, arrazoi horregatik eskatzen bada
– Titularraren eta familia-unitateko kideen NANa.
– Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, gutxieneko pentsiorik jasotzen bada.
– Gizarte-zerbitzuen ziurtagiria, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten egoera bereziak aplikatzen direnean.

Zein enpresa merkaturatzailek finantzatzen dute Bonu Soziala?

ERREFERENTZIAKO MERKATURATZAILEA TELEFONOA / MAILA HELBIDEA
Endesa 800 760 333 /

bonosocial@endesa.es

Aptdo. Correos 1.167 (Sevilla)
Curenergía (Grupo Iberdrola) 900 200 708 /

bonosocial@iberdrola.es

Aptado. Correos 61.017, 28080 (Madrid)
Gas&Power (Grupo Naturgy) 900 100 283 /

bonosocial@gasnatural.com

Aptado. Correos 61.084, 28080 (Madrid)
Baser (Edp) 900 902 947 /

bonosocial@edpenergia.es

Aptdo. Correos 191, 33080 (Oviedo)
Regsiti (Grupo Repsol) 900 101 005 Calle Isabel Torres nº 19, 39011 (Santander)
Comercializador de referencia energético (Grupo chc) 900 814 023 Apartado de Correos: F.D.Nº 90 // 3300010 – 33080 (Oviedo)
Teramelcor 800 007 943 Aptdo. Correos 6, 52006 (Melilla)
EnergiaCeutaXXI 900 106 004 Aptdo. Correos 13, 51080 (Ceuta)

 

Nola eskatu behar dut?
Eskaera telefonoz, posta elektronikoz, posta arruntez edo faxez egin behar zaio, zuzenean, aurreko taulan ikus daitezkeen erreferentziako merkaturatzaileetakoren bati, bonu soziala eskaintzeko eta finantzatzeko betebeharra baitute.

Elkartetik gomendatzen dugu ahal duzuen guztietan erreferentziazko enpresa merkaturatzailearen bulego batean aurrez aurre egitea.

Kide ugariko familia bagara, Argiaren Bonu Soziala berritzeko betebeharra dugu?
Martxoaren 29ko 6/2022 Errege Dekretuaren arabera, kide ugariko familiek ez dute bonu soziala berritu behar, kide ugariko familiaren titulua indarrean egon bitartean aplikatuko baita. Hala ere, enpresa merkaturatzaileak titulua iraungi baino bi hilabete lehenago jakinarazi behar du hobariari eusteko baldintzak berritu behar direla, hala balegokio.

 

BONU SOZIAL TERMIKOA

Zer da?
Bonu Sozial Termikoa berogailuaren eta ur beroaren edo sukaldearen erabilerak kontsumitzaile zaurgarrienei sortutako gastu termikoak konpentsatzeko laguntza-programa da.

Onuradun bakoitzeko laguntza ordainketa bakar batean ordainduko da urtero, faktura elektrikoa helbideratuta duten kontu korrontean.

Zein baldintza bete behar dira eskatzeko?
Bonu honen onuradunak dira, inolako izapiderik edo eskaerarik egin behar izan gabe, aurreko urteko abenduaren 31n Bonu Sozial Elektrikoaren onuradun izandakoak, bai eta data hori baino lehen eskaera osoa aurkeztu zutenak ere, betiere aldeko ebazpena jaso bazuten.

2019 eta 2020ko Bonu Sozial Termikoa

Non erreklama dezaket 2020ko Gizarte Bonu Termikorako nire eskubidea, 2021ean kobratu ez badut, hurrenez hurren? 

Ez baduzue bonuari buruzko jakinarazpenik jaso eta haren onuradun izateko baldintzak betetzen badituzue, erreklamazioa Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira bidal dezakezue (Pº Castellana 160, 6ª planta. 28071 Madrid), eredu hau erabiliz eta 2019ko abenduko ordainagiri elektrikoa erantsita, non bonu elektrikoaren onuradun zinetela agertuko den, baita kontu-zenbakia ere.

Erreklamazioa bizi zareten lurraldeko Gobernu Ordezkariordetzan aurkeztu eta erregistratu beharko duzue, inolako kosturik gabe eta AURRETIKO HITZORDUA izanik:

  • Araba: Olagibel, 1. Ordutegia: 09:00-17:30.
  • Gipuzkoa: Pio XII, 6. Ordutegia: 09:00-14:00.
  • Bizkaia: Elkano, 10. Ordutegia: 09:00-14:00 (Industria Saila, 1. solairua).

2020ko Bonu Sozial Termikoa

Non erreklama ditzaket 2020ko Bonu Sozial Termikoarekin lotutako kudeaketa-gaiak?
Erreklamazioa egiteko arrazoia kudeaketarekin lotuta baldin badago, hots, kontu-aldaketa edo heriotzagatiko titular-aldaketa egin nahi bada, ZUZENEAN zerbitzura jo behar da (AURRETIKO HITZORDUA izanik, online edo 945 01 90 00 telefono-zenbakira deituz eska daitekeena):

Ordutegia 08:00etatik 19:30era da (abuztuan salbu: 08:00-14:30).

  • Gasteiz: Ramiro de Maeztu kalea 10, behea
  • Bilbao: Kale Nagusia, 85
  • Donostia: Andia kalea, 13

2021ko Bonu Sozial Termikoa

Noiz kobratuko dut 2021. urteari dagokion Bonu Sozial Termikoa?
Hobari hori ordaintzeke dago oraindik, Ogasunarekin lotutako hainbat izapide direla eta. Urte amaieran kobratzea espero dugu, baina berrikuntza guztien berri emango dizuegu Hirukideko komunikabideen bidez (NW, aldizkaria, RRSS, Webgunea).