Nortzuk gara?
Nortzuk gara?
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da.
Sinetsita gaude batasunetik indarra sortzen dela, eta indarra da kide ugariko familiek behar duguna gurea ahotsa entzunarazteko eta gure eskubideak errespetarazteko. Hirukide 1999an sortu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteak (Ausarki, Lasterbide eta Liluraldi elkarteak, hurrenez hurren) batzearen ondorioz, eta helburu dauka kolektibo honen eskubideak defendatzea politika, instituzio, gizarte, komunikabide, enpresa eta bizitzaren arlo guztietan. Egun Gasteizen egoitza daukan Federazioak 8.300 bazkide (familia), hots, 45.000 lagun inguru ditu.
Abantailak
Hirukiden, hainbat zerbitzu eta abantaila eskaintzen dizkiegu familia bazkideei, guztiak ere haien behar nagusietara bideratuak.
- Aholkularitza eta informazio integrala: laguntzei, abantailei edo legeriari buruz, telefonoz eta WhatsApp-en bitartez, posta-bidalketez edo gure aldizkariaren, webgunearen, newsletterraren, e-postaren edo sare sozialen bidez.
- Prestakuntza-zerbitzuak: kongresuak eta prestakuntza-zikloak antolatzen ditugu, Hirukideko familientzako gai interesgarrien gainean, jendarte osoari ere irekiak.
- Aisialdiko jarduerak eta txangoak: urte osoan lehiaketak, zozketak, jardunaldi ludikoa eta aisialdiko familiarteko zenbait txango antolatzen ditugu, beste familia batzuekin esperientziak konpartitzeko.
- Eskaria-eskaintza: lana, haurrentzako materiala, ibilgailuak, etxebizitza edo denbora eskaini edo eskatu nahi duten familien arteko harremana ahalbidetzen dugu.
- Deskontu pribatuak: zerbitzu hauekin batera, deskontu ugari jaso daitezke Euskadi osoko 1200 entitate edo komertziotan baino gehiagotan (ikus Deskontuen orria).
Helburuak
- Zerga politika bidezkoagoa lortzea, seme-alaba gehien dauzkaten eta ondorioz gizarteari ekarpen handiagoa egiten dioten familiak era zuzenean tratatuak izan daitezen.
- Arlo desberdinetan dauden diru-laguntzek diru-sarreren gehikortasuna edukitako seme-alaben kopuruaren arabera kontuan har dezaten lortzea.
- Bazkideentzako hitzarmen zuzen eta berariazko beherapen gehiago lortzea.
- Gizarte eragile desberdinak ados jartzea lanaldia eta familia bizitza adiskidetzeari begira.
- Iritzi publikoa familien eta kide ugariko familien oinarrizko paperaren inguruan sentikortzea.
Gure Lorpenak
- Hirukide kide ugariko familien elkarte bozeramaile bilakatu da instituzioen aurrean. Eusko Jaurlaritzarekiko bilerak ohikoak dira, Administrazioak funtsezko eragiletzat hartzen baikaitu bai kide ugariko familiei, bai familia kontuei dagozkienez.
- Foru Aldundien aurrean Hirukideren jarduerek ekarri dute PFEZn kide ugariko familientzat abantailak ezartzea.
- Euskadiko ehun Udal baino gehiago kide ugariko familien errealitateaz kontzientziatu dira, eta honek Udal Zerga, Tasa eta Prezio Publikoetan hobariak ekarri ditu.
- Hainbat sektoretan (elikadura, telekomunikazioak, automobila, osasuna, hezkuntza, aisialdia,…) abantailazko hitzarmenak sinatu ditugu. Aliantza hauek Hirukideko bazkideek baliatu ditzaketen beherapenen bidez gauzatzen dira.