Nerbioi ibiaren ur-jauziak aukera ederra eskaintzen digu Bilboko itsasadarraren iturburua ezagutuz familian egun zoragarria pasatzeko. Araba, Burgos eta Bizkaiko lurren artean dago kokatuta, eta ur-jauzi hauxe da Iberiar penintsulako ur-jauzirik garaiena. Naturak eskain ditzakeen paisaiarik ederrenetako batez gozatu ahal izango dugu 300 metrotik gorako ur-jauzi honi esker: ikusgarria da urak harriaren kontra talka egitean eskaintzen duen ikuspegi lauso zirraragarria.

Pagadi izugarri eta sinestezinek nahiz inguru honetan zehar batetik bestera doazen bideetatik dauden ikuspegi zoragarriek nahitaez bisitatu beharreko toki bihurtu dute txoko hau. Ikusmira dabiltzan milaka eta milaka bisitari eta mendizale erakartzen ditu urtean zehar fenomeno natural honek, eta bisitarien kopurua areagotu egiten da euri asko egiten duen garaietan eta elurrak urtzen diren sasoian.

Lekua: Salvada mendia, 01468 Berberana, Burgos (haurrekin igotzeko modukoa)
Ordutegia: 24 orduz irekita
Prezioa: doan
Informazio gehiago: www.turismovasco.com

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/05/saltonerv.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/05/saltonerv-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Nerbioi ibiaren ur-jauziak aukera ederra eskaintzen digu Bilboko itsasadarraren iturburua ezagutuz familian egun zoragarria pasatzeko. Araba, Burgos eta Bizkaiko lurren artean dago kokatuta, eta ur-jauzi hauxe da Iberiar penintsulako ur-jauzirik garaiena. Naturak eskain ditzakeen paisaiarik ederrenetako batez gozatu ahal izango dugu 300 metrotik gorako ur-jauzi honi esker: ikusgarria da...