
ARENATZarte aire zabaleko museoa. Gueñes
ARENATZarte aire zabaleko museo ederra da, Gueñes herri bizkaitarrean. Gueñesko Udalak eta Enkartur sozietate kudeatzaileak sortu eta abiatu dute. Artea eta botanika uztartuta, kulturgune honek hektarea eta erdiko azalera du, Arenatzako lorategian, eta pasieran ibiliz bisita daiteke, arbola eta eskultura abangoardista artean. Izan ere, parkea eskulturaz josita dago; artearen jatorria natura da, bertatik sortzen da.
Berariazko aplikazioa deskargatuz gero, doakoa bera, parkean ibili bitartean entzunezko gida-lanak egingo dizkigu; lau hizkuntzatan dago: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.
Museoak lau gune nagusi ditu; nabarmentzekoa da, halere, kanpoaldeko erakusketa iraunkorra. Esparruko eraikinetan dauden gainerako erakusketei buruzko informazioa nahi izanez gero, ikus museoko agenda dagokion webgunean; horrela, hango guztiaren berri izango duzue. Azkenik, esan beharra dago barruti honetan Villa Urrutia dagoela, 1910ean eraikia, egun udalerriko udaletxea.
ARENATZarte edozein ordutan bisita daiteke, dohainik, eta aisialdirako eta umeek jolasteko hainbat eremu ditu.
Lekua: Gueñes (Bizkaia)
Prezioa: Doakoa
Informazio gehiago: https://www.visitenkarterri.com/ver-hacer/museos/arenatzarte.html