
Nire lagun erraldoia (zinema)
Steven Spielbergek abenturazko zinema familiarrari heldu dio berriz Melissa Mathisonen gidoi batekin, Roald Dahlen eleberri batean oinarrituta; idazle hori famatua da, besteak beste, “Matilda” idatzi zuelako. Sophie neskatila umezurtza da, eta susmoa du gauetan gauza bitxiak gertatzen direla. Gau horietako batean, erraldoi bat ezagutuko du. Beldurtu barik, ohartuko da erraldoia oso jatorra dela, eta, hala, adiskideak egingo dira. Lagun berriarekin batera, Sophiek Ingalaterrako Erreginarekin bat egin beharko du erraldoi maltzurrei aurre egiteko. Sophiek ikusiko du errealitateak gainditu egiten duela gure begiek ikusten dutena, eta, irabazteko, adoretsua eta ausarta izan beharko duela. Hirurak saiatuko dira pertsonak erraldoiengandik babesten, izan ere, erraldoiok gizakiak akabatu nahi dituzte, janez…
Spielbergek, ez dituenak saihesten dei izugarriak, lezio bat ematen die haurrentzako zinemak bosgarren martxa sartu behar duela uste duten guztiei. Urregile-gutizia bat, tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituena.
Zuzendaria: Steven Spielberg
Generoa: Abenturak
Adina: Publiko guztientzat