
Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hila
Martxoan, Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren beste edizio bat egingo da, Euskadiko ondare kultural eta naturala sustatzea eta balioestea xede nagusi, baina baita museoak eta beren eskaintza ezagutaraztea ere.
Hil osoan, Euskal Kostaldeko Museoen Sareari atxikitako museoek 200 jarduera, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatuak, doako sarrerak, etab. Sareko kide diren museoek jorratzen dituzten gaiak bezala, jarduerak eta edukiak askotarikoak izango dira, baina denen proposamenak izango dira bereziak eta esklusiboak. Izan ere, plan hauetaz ezin da urteko gainerako egunetan gozatu.
Kontsultatu HEMEN egitaraua, non jarduera zehatzak ageri diren, baita aldez aurretik erreserbatu beharra dagoen ala ez ere, eta, hala badagokio, prezioa, nahiz eta gehienak doakoak diren.
Lekua: Euskal Kostaldeko Museoak
Datak: martxo osoa
Ordutegiak: jarduera bakoitzaren araberakoak
Informazio gehiago: https://turismo.euskadi.eus/es/agenda/marzo-el-mes-de-los-museos-de-la-costa-vasca/aa30-12375/es/
https://hirukide.com/eu/martxoa-euskal-kostaldeko-museoen-hila/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/Mes-museos.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/Mes-museos-300x300.jpgFamilia aisialdia