Hemen dugu berriro Harrigarri Jaunak eta Elastigirlek Violet, Dash eta Jack-Jack seme-alabekin batera osatzen duten superheroien familia. Oraingoan, Helen Parr, ama, arduratu behar da familia mantentzeaz, senarrak baino irudi publiko hobea baitu. Bobek, beraz, ez dauka seme-alabak hezi eta haiekin moldatu beste erremediorik. Poliki, ohartuko da Violet nerabeak, Dash gaztetxoak eta Jack-Jack jaioberriak superbotereak dituztela. Halako batean, gaizkile batek aurre egingo die, eta denek, Frozonerekin batera, berriz lantaldean aritzeko modua topatu beharko dute. Errazagoa izango da teorian praktikan baino, denak izan arren harrigarriak.

Merezi izan du urte hauetan guztietan zain egotea kide ugariko familia hau berriz abentura betean ikusteko. Filmak betetzen du bere helburua, nahiz eta ez izan lehengoa bezain distiratsua; bizia da, irudiei dagokienez txundigarria, eta hainbat eszenatan akzio eta dinamismo handiak erakusten ditu.

Zuzendaria: Brad Bird
Generoa: animazioa, abentura, akzioa.
Adina: publiko guztiak.
Estreinaldia: abuztuak 3.

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/los-increíbles-2.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/08/los-increíbles-2-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Hemen dugu berriro Harrigarri Jaunak eta Elastigirlek Violet, Dash eta Jack-Jack seme-alabekin batera osatzen duten superheroien familia. Oraingoan, Helen Parr, ama, arduratu behar da familia mantentzeaz, senarrak baino irudi publiko hobea baitu. Bobek, beraz, ez dauka seme-alabak hezi eta haiekin moldatu beste erremediorik. Poliki, ohartuko da Violet nerabeak, Dash...