Inbertsio handiagoak aldarrikatu dituzte kide ugariko familiek

Inbertsio handiagoak aldarrikatu dituzte kide ugariko familiek

EL DIARIO VASCO. Gipuzkoako Hirukideko presidenteak «seme-alaba gehiago izateak dakarren ezberdintasuna» errespetatzea eskatu zuen.

Hirukideren, Kide Ugariko Familien Euskadiko Federazioaren, zortzigarren biltzarrean, Gipuzkoako Hirukideko presidente Gorka Alvarezek «seme-alaba gehiago izateak dakarren ezberdintasuna» errespetatzea eskatu zien bertan zeuden erakundeetako ordezkariei –Beatriz Artolazabal (Eusko Jaurlaritza), Imanol Lasa (Foru Aldundia) eta Miren Azkarate (Donostiako Udala)–, eta «gizarte-politika egokia, ezinbestekoa eta presazkoa» aldarrikatu zuen, «gizartearen zahartzeari aurre egiteko». Erakundeek inbertsio handiagoak egiteko erronka bota zuen: «Gure lana ez da mugatzen haur txikiak zaintzera, eta jasotzen ditugun laguntzak murriztu egiten dira hazten diren heinean».

 

Gaztelaniazko berri osoa webgunean