
Zugarramurdiko leizeak
“Sorginen leizea” lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera kokatua, garai bateko Zugarramurdi-Sara bidean, berau zati batean zeharkatzen duelarik. Barrunbe nagusia ur-korronte batek, gaur egun oraindik ere emari handikoak, zulatu zuen; infernuko erreka izenekoak. Errekak 120 metro luze eta ekialdean 22 metrotik 26ra bitartean eta irteeran edo mendebaldeko ahoan 12 metro zabal dituen barrunbea zeharkatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera. Barrunbearen altuera, berriz, 10 metrotik 12ra bitartekoa da. Guneak beste bi galeria ditu goialdean, nagusiaren orientazio bertsukoa, eta barrunbe nagusira irekitzen dira.
Ordutegia:
Uztailaren 1etik 15era
– Leizea: 11:00etatik 19:30era
– Museoa: 11:00etatik 19:00etara
Uztailaren 15etik irailaren 15era
– Leizea: 10:30etik 20:00etara
– Museoa: 11:00etatik 19:30era
Prezioak: Helduak, leizea 4 euro eta museoa 5 euro. Umeak, 6 eta 12 urte bitartekoak, 2 euro.
Helbidea: Baztango Harana, Zugarramurdi (Nafarroa)
Informazioa eta erreserbak: info@zugarramurdi.es edo 948 59 93 05.
https://hirukide.com/eu/la-cueva-de-zugarramurdi/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/07/Cueva_Zugarramurdi_interior-1024x575-1024x575.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/07/Cueva_Zugarramurdi_interior-1024x575-300x300.jpgFamilia aisialdia