Gaur egun, Zugaztieta eta Bilboko meatze-ingurune zaharra aisialdi eta atsedenleku bihurtu dira. Garai bateko meategiak urtegiak dira orain, berdegunez inguratuta daude, eta inguru zoragarria da arrantzarako. Oinez nahiz funikularrez jo daiteke hara, garraiobide horrek eskaintzen dizkigun irudi zoragarriez gozatuz.

Jolas izaerako guneak, kirol-instalazioak eta Meatzaldea/Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa daude bertan; balizez markatutako zenbait ibilbide aurkituko ditu hor bisitariak, natura-ingurunea eta meategien hondakinak ezagutzeko eta gozatzeko.

Lekua: Trapagarandik hartu behar da bidea, Bilbo eta Kantabria lotzen dituen BI-634 errepide zaharra utzita; aurreraxeago joz, errepidearen ezkerraldera, La Arboleda/Zugaztieta ingurura jotzeko bidea topatuko dugu.

Data: irekita urte osoan.

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 4:50etik 23:00etara; igandeetan, 7:10etik 23:00etara (ordu erdiro).
  • Meatzaldea/Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa (ekoetxea): 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (itxita urtarrilaren 1etik 6ra eta abenduaren 25etik 31ra)

Prezioa:

  • Funikularra: 3,25 euro joan-etorria. Barik txartelarekin, 1,80 euro joan-etorria.
  • Meatzaldea/Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrorako (ekoetxea) sarrera doan da.

Informazio gehiago:

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/arboleda-bilbao.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/arboleda-bilbao-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Gaur egun, Zugaztieta eta Bilboko meatze-ingurune zaharra aisialdi eta atsedenleku bihurtu dira. Garai bateko meategiak urtegiak dira orain, berdegunez inguratuta daude, eta inguru zoragarria da arrantzarako. Oinez nahiz funikularrez jo daiteke hara, garraiobide horrek eskaintzen dizkigun irudi zoragarriez gozatuz. Jolas izaerako guneak, kirol-instalazioak eta Meatzaldea/Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa daude...