Kurtso Hasierako Udalekuak
BILBO: Madre de Dios Ikastetxea. Etxepare kalea 20, San Inazio. DONOSTIA: Ibai Ikastola. Aingeru Zaindaria, 17 GASTEIZ: San Martin Ikastetxea. Adriano VI, z.g.
Datak:
Abuztuaren 29tik irailaren 6ra.
Hartzaileak:
3-12 urteko umeak (adineka bananduta). Familia guztiontzat irekia.
Ordutegiak eta prezioak:
- Udalekuko jarduerak: 9:00 – 13:30 – 12 euro bakoitza
- Goiztiarren zerbitzua: 8:00 – 9:00 – 2,5 euro bakoitza
- Jangela eta ludoteka zerbitzuak ( janaria etxetik ekarrita):13:30 – 16:30 – 9 euro bakoitza (katering izateko beharrezkoa da gutxienez 15 ume izatea, bestela ume bakoitzak bere janaria ekarri beharko luke 4 euro/jardunaldiko ordaintzen)
Deskontuak:
- 2. seme/alabak %10eko deskontua
- 3. seme/alabak %20eko deskontua
- 4. seme/alabak %30eko deskontua
- 5. seme/alabak %40eko deskontua
- 6. seme/alaba eta hurrengoak, doan
Horrez gain, bazkideek %20ko deskontua izango duzue prezio osoaren gainean.
Ibai Ikastolako eta Madre de Dios Ikastetxeko gurasoen elkarteko kideak eta San Martin eskolako ikasleak, %8-ko deskontua. Aurreko bi deskontuak ezin izango dira gehitu.
Baldintza orokorrak: Baldintzetarako link
Bizikidetza eta errespetua bermatzeko oinarrizko arauak: Arauen link
Jarduerak
- Hainbat gaitako txokoak, eskulanak eta jolas gidatuak, kirolak eta aisialdiko jarduerak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.
Izena emateko epea eta harremanak
- Uztailaren 1etik abuztuaren 22ra.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 902 44 03 03 edo 945 25 36 02 edo 607 21 21 50 telefono-zenbakietara (astelehenetik ostegunera 8:00etatik 15:00era).
Plazak mugatuak dira eta erreserbak eskaera ordenaren arabera egingo dira; bazkideek lehentasuna izango dute ez bazkideen aurretik.