2018ko urriaren 20a eta 21a. Zaragoza.

Datorren urriaren 20an, Zaragozan, Familia Ugarien Estatuko XI. Biltzarra egingo da. Familia Ugarien Espainiako Federazioak antolatzen du ekitaldia, bi urtean behin, hiri desberdin batean. Oraingo honetan, Aragoiko hiriburuan izango da. Aurtengo hitzordua krisi demografikoarekin dago lotuta, eta honako goiburu honen bidez landuko da gaia: “Familia ugariak, pentsioen soluzioa “.

Familia osoarentzat pentsatutako jardunaldi hauetan, hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira, eta, horrez gain, haurrentzako gune paraleloak ere antolatu dira, 3 urtetik 14ra bitarteko haurrentzat. Biltzarra larunbat goizean eta arratsaldean izango da; eta egunaren gainerako zatian eta igandean (urriak 21), Zaragoza bisitatuz goza dezakegu, hiriaren monumentu enblematiko batzuk ikusiz, hala nola Aljafería jauregia edo El Pilar basilika.

Hirukiden, beste askotan bezala, bidaiarako autobusa antolatuko dugu, nahikoa familiak ematen badute izena, betiere. Urriaren 19an irtengo ginateke, ostiralean, eta urriaren 21ean itzuliko ginateke, igandean, izena emandako familien kopuruaren arabera, betiere. Gainera, igandean Zaragozako Jolas Parkera joateko aukera aztertzen ari gara, hala nahi duten familientzat, bigarren aukera gisa.

Familia bakoitzeko kostua 220 euro ingurukoa izango da (kide kopuruaren arabera, betiere), eta hauek sartzen dira prezio horren barnean:

  • Biltzarrean izena ematea, haurren guneko jarduerak 3 urtetik gorakoentzat (bularra emateko tokia izango da txikienentzat), eta egun horretako helduen eta haurren (3 urtetik gorakoak) bazkaria, 30 euro familiako. ​
  • Autobus-garraioa, 30 euro familiako.
  • Bi gau albergetan edo bungalow-etan, beharren eta dagoen aukeraren arabera, 160 euro familiako (5 kide AD erregimenean).
  • Igandeko jarduera, bazkariak eta afariak ez dira sartzen (larunbatean biltzarrean emango den bazkaria salbuespen). Prezioa kontsultatu.

Izena emateko epea: irailaren 25era arte (lekuak mugatuak dira).

Izen-emateak:
hirukide@hirukide.com
Telefonoa: 945 25 36 02

 

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/imag_congreso_fefn.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/imag_congreso_fefn-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
2018ko urriaren 20a eta 21a. Zaragoza. Datorren urriaren 20an, Zaragozan, Familia Ugarien Estatuko XI. Biltzarra egingo da. Familia Ugarien Espainiako Federazioak antolatzen du ekitaldia, bi urtean behin, hiri desberdin batean. Oraingo honetan, Aragoiko hiriburuan izango da. Aurtengo hitzordua krisi demografikoarekin dago lotuta, eta honako goiburu honen bidez landuko da gaia:...