Kide Ugariko Familiaren Titulua
Kide Ugariko Familiaren Titulua
Kide Ugariko Familia Titulua da kide ugariko familia zarela egiaztatzen duen agiri ofiziala, Legez dagozkizun onura publikoez gozatu ahal izateko. Agiria lurralde bakoitzeko Foru Aldundiak ematen du, eta kide ugariko familia bihurtzen zarenean eska dezakezu.
Titulua Estatu osoan da balioduna, eta berritu behar da seme edo alaba zaharrak 21 urte betetzen dituenean; edo 25 urte, bere adinarekin eta titulazioarekin bat datozen edo lanpostu bat lortzeko ikasketak egiten ari bada.
Tituloetako informazioa, tramitazioa eta emisioa
ARABA (informazioa eskuratzeko esteka)
GIZARTE POLITIKAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN SAILA GIZARTE ONGIZATEKO FORU ERAKUNDEA San Prudencio kalea, 30 01005 Gasteiz945.15.10.15 Aurretiko hitzordua
BIZKAIA (informazioa eskuratzeko eta eskaera egiteko esteka)
ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA BILBO (Diputazio, 7 - beharrezkoa da aurretiko ordua eskatzea) (Alameda Urkijo, 4 - 3º - EZ da beharrezkoa aurretiko ordua eskatzea) Izapidetza azkarra (guztietan beharrezkoa da aurretiko ordua eskatzea): BALMASEDA (Kubo 3, 5 eta 7) BERMEO (Doloriaga, 19) DURANGO (Askatasuna etorbidea, 12) GERNIKA (San Juan Ibarra enparantza, 5) MUNGIA (Herribide, 5) IGORRE (Lehendakari Aguirre, 19) MARKINA (Edortza Etorbidea, 4)944.06.68.00 familiasnumerosas@bizkaia.eus (galderak egiteko SOILIK, ez dokumentaziorik bidaltzeko) Aurretiko hitzordua
GIPUZKOA (informazioa eskuratzeko eta eskaera egiteko esteka)
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA Txara 2, Pº Zarategi, 99 Intxaurrondo Gipuzkoako Plaza z/g 20015 Donostia943.11.21.11
BESTE UDALERRI BATZUK
Beste udalerri batzuetan bizi diren pertsonek Kide Ugariko Familiaren Titulua dagokien Udalaren gizarte zerbitzuen bidez izapidetu dezakete.
Kide ugariko familia bati bere izaera aitortzen dion Titulu ofiziala. Euskadin aipatu titulua eman eta berritzeko eskumena daukaten erakundeak Foru Aldundiak dira, Araban Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Bizkaian Gizarte Ekintza Saila, eta Gipuzkoan Gizartekintza.