2018an ere, gure prestakuntza-hitzaldiak egingo ditugu, udaberrian zein udazkenean, eta espero dugu gure seme-alabekin Gurasotasun Positibo hobea garatzen lagun diezaguten. Gazteen eta nerabeen mendekotasunak izango dituzte hizpide lehenengo bi hitzaldiek, eta hiru hiriburuetan egingo ditugu, martxoan eta apirilean.

Bertaratzera animatzen zaituztegu, baita interesa izan dezakeen edozein guraso gonbidatzera ere, hitzaldietara edonor etor baitaiteke.

.

LEHENENGO HITZALDIA:

“Substantziarik gabeko mendekotasunak” areagotu egin dira gazteen artean, eta beren aisialdian online-jokoan eta kirol-apustuak egiten aritzen dira.  Horixe antzeman dute nerabeen arretan adituek.

Bada, zein dira mendekotasun horiek? Nola eragin diote teknologia berriek gure seme-alaben jolasteko eta entretenitzeko erari? Noiz bihurtzen dira arazo edota mendekotasun? Zein dira arrazoiak eta ondorioak? Batez ere, nola sumatu eta prebenitu?

Euskadiko aditurik garrantzitsuenetako bat gonbidatu dugu adingabeen eta nerabeen “substantziarik gabeko mendekotasunen” berri eman diezagun, baita haiek prebenitzeko prestakuntza ere.

Hizlaria: ANA ESTÉVEZ, psikologian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko psikologia-irakasle titularra. Psikologia eta Osasuneko I+G+b Deusto Psych unitate klinikoko Haur eta Gazteen Arloko arduraduna.

SARRERA DOAN. Aretoa bete arte.

TOKIA, EGUNA eta ORDUA:

Donostia: martxoak 6, asteartea (19:00etatik 20:30era). Aiete Kultur Etxea. Aiete Pasealekua 63.
Gasteiz: martxoak 13, asteartea (19:00etatik 20:30era). Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (Florida Parkea).
Bilbo: martxoak 15, osteguna (19:30etik 21:00etara). Ellacuria Aretoa (CRAI Liburutegia, Deustuko Unibertsitatea). Ramón Rubial 1.

Laguntzaileak:

Kartela:

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/imagen_rectangular-1024x700.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/imagen_rectangular-300x300.jpgHirukidesin-categoria
2018an ere, gure prestakuntza-hitzaldiak egingo ditugu, udaberrian zein udazkenean, eta espero dugu gure seme-alabekin Gurasotasun Positibo hobea garatzen lagun diezaguten. Gazteen eta nerabeen mendekotasunak izango dituzte hizpide lehenengo bi hitzaldiek, eta hiru hiriburuetan egingo ditugu, martxoan eta apirilean. Bertaratzera animatzen zaituztegu, baita interesa izan dezakeen edozein guraso gonbidatzera ere, hitzaldietara...