
Santa Katalina lorategi botanikoa
Tresponden, Iruña Okan, Santa Katalina lorategi botanikoa dago. Paradisu natural horrek 40.000 metro koadro ditu familiartean gozatzeko. Ingurune horretan, hiru klima-baldintza eta flora mota daude: mediterraneoa, atlantikoa eta mistoa. Horrez gain, 600 espezie botaniko baino gehiago aurkituko ditugu, bost kontinenteetakoak.
2003ko udaberrian, Iruña Okako Udalak erabakia hartu zuen eremua publikoari irekitzeko. Txikienek familiartean ikasiko dute, ingurunearen edertasunaz gozatu bitartean. Erdi Aroko monasterioaren hondarrak ere ikusi ahal izango dituzte, landaretza erdian; hala, areagotu egingo zaie abentura-sentsazioa.
Interpretazio Guna parkearen sarreran dago, eta bertan hainbat erakusketa eta jarduera eskaintzen zaizkie haurrei. Udan, “Ilargiaren Festa” egiten da lorategian: txikienek gaueko jarduera bat egin dezakete, tokiko historiaz eta kondairez betea, iratxoekin, sorginekin eta ipuinetako pertsonaia-mota ororekin.
Era berean, lehenengo Starlight Izar Parkea da; argiaren kutsadura murrizteko baliaturiko argiztapen-jardunbide egokiak erabiltzeagatik eskuratu zuen ziurtagiria. Gainera, zabalkunde- eta turismo-jarduera garrantzitsua egiten du gaueko zeruaren eta Astronomiaren gozamenarekin lotuta, Astroturismoren bidez.
Udako ordutegia (maiatza-iraila)
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbata, igandea eta jaiegunak: 10:00-20:00
Neguko ordutegia (martxoa, apirila, urria-abenduak 8): 10:00-20:00
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbata, igandea eta jaiegunak: 11:00-15:00
Prezioak:
Norbanakoak: 3 €
Taldeak: 2 € (10 lagun baino gehiago)
Ikasle-txarteldunak eta Iruña Okan erroldatuak: 1,50 €
10 urtera bitarteko haurrak: doan
Taldeentzako bisita gidatuak: astelehenetik igandera.
Informazio gehiago: 680 47 01 46 jardincatalina@gmail.com
Hurrengo gertakizunak
UZTAILA
Larunbata, 9
12:00 “Tximeleten eguna”. Antolatzailea: Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkartea.
Igandea, 10
12:00 Sendabelarren gaineko hitzaldia Lorategi Botanikoan. Antolatzailea: Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkartea.
Igandea, 17
11:30 Izar-parke tailerra (planetarioa). Lorategi Botanikoa. Antolatzailea: Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkartea.
Larunbata, 23
Gau sorgindua Lorcaren poesiarekin eta flamenkoarekin
https://hirukide.com/eu/jardin-botanico-de-santa-catalina/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/07/jardin-bot-1.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/07/jardin-bot-1-300x300.jpgFamilia aisialdia