
JANTZIAGAIN – JOSKINTZA ETA ARROPA-TRUKEA
Kristina Enea Fundazioak abiatutako JantziAgain proiektuaren beste edizio bat egingo da. Egun horretan, Ingurumen Baliabideen Zentroan bi gune gaituko dira, ohi bezala, joskintzarekin eta arropa-trukearekin lotutako jarduerak egiteko.
JantziAgain sortu zen arropak eta osagarriak trukatu nahi dituzten pertsonen topagune izateko, baita ideiak eta ezagutzak partekatzeko ere modaren, joskintzaren eta arropen zainketaren gainean. Helburua da bigarren eskuko arropari beste era batean begiratzea, partekaturiko ezagutzaren eta ospakizun kolektiboaren bidez. JantziAgain ekimenak kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du, herritarren balioetan eta jarreretan aldaketa sustatzeko eta beste aukera bat emateko arropa erabiliari, hondakin bihurtu beharrean berriz ere baliabide izan dadin.
JantziAgainek bi jarduketa-esparru ditu: batetik, bigarren eskuko arropa trukatzeko gune arautua; bestetik, joskintza eta jantzigintzaren arloko ezagutzak partekatzeko gune iraunkorra, arropa erabiliak konpontzera eta pertsonalizatzera bideratua.
Hil bakoitzaren azken igandean elkartzen dira Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroko “Kaperan”, Kristina Enea parkean, 10:00etatik 13:00era.
Eguna: hilaren azken igandean
Lekua: Kristina Enea, Ingurumen Baliabideen Zentroa
Ordua: 10:00 – 13:00
Prezioa: Doakoa
Informazio gehiago: hemen