Gogora ekarri nahi dizuegu aurten ere abian jarri dugula bazkideak erakartzeko gure kanpaina, “Familia, bazkidetu beste familia bat”, zeinak irailaren 30era arte iraungo duen, egun hori barne. Aurtengoan ere, kanpainaren jomuga da Hirukide elkartean ahalik eta familia ugari gehien egitea bazkide. Denok dakigu “BATASUNAK INDARTSU EGITEN GAITUELA”… eta heldu da berriz hori erakusteko ordua.

Izena emateko fitxan zuen familiaren izena adierazten duen bazkide bakoitzagatik, 150 euroko erosketa-saski baten zozketan (Eroski markako produktuena) parte hartuko duzue. Zozketa parte hartzen duten familia guztien artean egingo da. Horrez gain, beste familia bat bazkidetzen duzuen familia guztiok Hirukideren opari bat jasoko duzue.

Garrantzitsua da kontuan izatea bazkide egiten den familia bakoitzak zuen familiaren izen-abizenak adierazi behar dituela, izena emateko fitxan xede horretarako adierazitako eremuan: “Nola ezagutu gaituzu?”.

Eskerrak eman nahi dizkiogu, berriz ere, Eroski Taldeari bere lankidetzagatik.

.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/Imag-FamFam_def.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/Imag-FamFam_def-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Gogora ekarri nahi dizuegu aurten ere abian jarri dugula bazkideak erakartzeko gure kanpaina, “Familia, bazkidetu beste familia bat”, zeinak irailaren 30era arte iraungo duen, egun hori barne. Aurtengoan ere, kanpainaren jomuga da Hirukide elkartean ahalik eta familia ugari gehien egitea bazkide. Denok dakigu “BATASUNAK INDARTSU EGITEN GAITUELA”… eta heldu...