
Hirukideren aurkezpena Basaurin
Apirilaren 7an, ostegunean, Hirukideko aurkezpena egingo diegu Basauriko eta udalerri mugakideetako familiei. Bertan, gure zerbitzu eta jarduera nagusiak aurkeztuko ditugu, baita gaur egun bertan familia ugarientzat dauden laguntzak eta onurak ere. Hitzaldia arratsaldeko 18:30etan izango da Basauriko Ibaigane Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Beti bezala, hitzaldi horietara joatea edo hitzaldia jarraitzea gomendatzen dizuegu, zuen zalantzak argitzeko eta zuen beharrak edo eskaerak jakinarazteko. Gainera, oraindik bazkide ez diren familia ugariak gonbidatzeko aukera onena dela gogorarazten dizuegu.
Landu beharreko gai nagusiak:
- Zer laguntza daude familia ugarientzat. Zer berri daude 2022 honetarako.
- Zer laguntza/deskontu daude Basaurin?
- Udalerriko familia ugarien egoera eta premiak.
- Elkartearen lana udalerrian eta mugakideetan.
- Bertaratutako familien ekarpenak.
BASAURI
Data: apirilak 7
Ordua: 18:30etan
Lekua: Ibaigane Kultur Etxeko Areto Nagusia