
Hirukideko txartel digitala
Hirukideko bazkide txartela formatu digitalean da eta mugikorretan deskargatu behar da. Horrela, gure abantailak establezimendu desberdinetan edo saltokietan deskontuak jasotzeko, telefono mugikorraren bidez erakutsi behar da.
Bazkideak zareten familiak posta elektronikoren bidez jasoko duzue karnet. Mugikorretik klik egin behar duzue bidalitako lotura karnet digitala zuzenean deskargatzeko.
Beraz, ezinbestekoa da Hirukiden guztiok edukitzea zuen helbide elektronikoak eguneratuta, eta gure mezuak ez joatea zuen Spam edo bazterturiko postaren erretilura. Azken aste edo hilotan ez baduzue jaso Hirukideren e-postarik, lehenengo egiaztatu Spam-erretilua; horra joaten ari badira edo ez baldin badago batere, deitu 945 25 36 02 zenbakira edo idatzi hirukide@hirukide.com helbidera, eta esan bazkideak zaretela, zuen izen-abizenak eta zein helbide elektronikotara nahi duzuen bidaltzea txartela eta jakinarazpenak.
Garrantzitsua da guraso bien emaila izatea, bietara karneta bidaltzea. 12 urtetik gorako seme-alabei ere bidali diezaiekegu. Gure datu-basean posta elektroniko bat besterik ez badugu, familiako kideen txartelak bidaliko ditugu gurasoen posta-elektronikari. Gurasoetako baten posta elektronikoa gehitu nahi baduzue edo zuzenean zuen seme-alabei bidaltzen badiogu, idatzi egin behar duzue, bakoitzaren izen-abizenak adieraziz.
Txartel digitalak deskargatzeko jarraibideak
Esan bezala, Hirukidek bidaliko dizkizue txartela duzuen familiako kide bezainbeste e-posta, zuen sakelakoetan irekitzeko. Zuen seme-alaben edo bikotekidearen txartela igortzen badizuegu, haiei birbidali beharko diezue, bertan ageriko den esteka ireki eta sakelakoan deskarga dezaten.
IOS (iPhone) sistema: fitxategia iPhone batean irekitzean, gailuak berez dakarren Wallet aplikazioan gordeko da, eta bertan agertuko zaizue txartela zuzenean.
Android (bestelako smartphoneak) sistema: telefono hauek ez dute aipatu aplikazioa, beraz, aldez aurretik PassWallet edo Pass2U aplikazioa instalatu beharko duzue (playstore bidez). Behin instalatuta, e-postako fitxategia deskargatu eta txartela arazo barik irekiko zaizue.
Txartel digitala
Txartelak bi “aurpegi” ditu. Lehenengoan, atzealde urdinekoan, bazkidearen datu nagusiak ageri dira, bai eta iraungitze-data eta elkartearen izena ere. Bigarrenean, berriz, kategoria, e-posta eta Hirukideren webgunea daude, eta, behealdean, txartelarekin batera baimendutako pertsonak (bigarren gurasoa, baldin badago, eta seme-alabak).
Bigarren aurpegi hori eskuratzeko, hatzaz txartelaren erdian klikatu behar duzue; behealdean, barra bat agertuko da, eta eskuinaldeko informazio-ikonoa (biribil horia, barruan “i” dakarrena) sakatu beharko duzue, eta gero gezia txartelaren aurpegi nagusira itzultzeko.
https://hirukide.com/eu/hirukideko-txartel-digitala/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/imagen-noticia-carne-digital.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/imagen-noticia-carne-digital-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak