
Hirugazte hasten da
Ekainean, Hirugazte abiatu dugu, Hirukideko 15 eta 25 urte bitarteko gazteen komunitatea, Hirukidek berariaz artatuko duena. Horretarako, gazteek beraientzako zerbitzu, deskontu eta jarduera bereziak izango dituzte.
Azken asteotan, Instagrameko kontua (@hirugazte) ere martxan jarri dugu, gure informazio eta ekintza nagusien berri emateko. Kontuaren estreinaldia girotzeko, Hirugazte diren jarraitzaileen artean (Hirukideko 15 eta 25 urte bitarteko bazkideak) ZOZKETA bat antolatu dugu, Forum Sporterako 150 €-ko txartel bat eta El Corte Inglés-erako 150 €-ko beste bat eskuratu ahal izateko. Egun gutxi barru, beste zozketa batean, Forum Sport-en 10 €-ko deskontua izateko 300 txartel banatuko ditugu.
Datorren uztailaren 14an bigarren ZOZKETA bat egingo dugu Instagramen jarraitzen gaituzten Hirugazte guztien artean, azken asteetan eta uztailaren 7a baino lehen inprimaki hau bete badute. Horien guztien artean 10 €-ko deskontuko 300 bale zozkatuko ditugu Forum Sport-en.
Informazioa zabaltzeko WEBGUNE bat ere sortu dugu, gure jardueren berri hor ere emateko; gainera, gazteentzat ditugun 150 deskontu pasatxo bertan eskura daitezke. Gure instagram-eko profilan ere aurkitu daitezke hauetako deskontu batzut.
Enplegua
Erakunde eta enpresekin biltzen hasi gara, lan-aukeraren bila dabiltzan Hirukideko gazteei lan-mundurako sarbidea errazteko. Horien artean, El Corte Ingles-ekin bildu gara. Gure helburua inprimaki baten bidez, Hirukide-ko bazkide zaretenen artean lanpostu hauetan interesa duzuenok zeintzuk zareten jakitea da, zuen CV-ak haiei errazteko. Etorkizunean Euskadin dituzten zentroetako lanpostuak betetzeko interesa duzuenen arteko eskaerak bideratzeko asmoa daukagu.
Interesa duzuenok INPRIMAKI hau bete dezakezue, eta giza baliabideen arduradunei bidaliko diegu.
Hitzaldiak udazkenean
Udazkenean gazteentzako berariazko bi prestakuntza-hitzaldi egingo ditugu, gurasoentzako hitzaldiez gain. Lehenengoan familia-harremanak eta eguneroko egoerak nola aprobetxa ditzaketen landuko da, elkar hobeto ezagutzeko, elkarrekin hazteko eta autoestimua eta motibazioa indartzeko. Bigarrenean, ikasketak edo irteera profesionala aukeratzeko orduan hobeto asmatzeko jarraibideak emango zaizkie, dauden etapa akademikoaren arabera.
Garrantzitsua da gure Instagram-eko @hirugazte kontuari eta hirukide.com/hirugazte webguneari adi egotea. Bertan, Hirukideko gazteentzako hitzaldi, deskontu, zozketa eta jarduera espezifikoen eta daten berri emango dugulako.
https://hirukide.com/eu/hirugazte-hasten-da/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/06/imagen-conlogo-1024x471.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/06/imagen-conlogo-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak